Fushimi Inari-taisha

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fushimi Inari-taisha
KyotoFushimiInariLarge.jpg
Udalerria Kyoto
Herrialdea  Japonia
Koordenatuak 34°58′02″N 135°46′22″E / 34.96722°N 135.77278°E / 34.96722; 135.77278Koordenatuak: 34°58′02″N 135°46′22″E / 34.96722°N 135.77278°E / 34.96722; 135.77278
Helbidea Fushimi-ku auzoa
Fushimi Inari-taisha non dagoen adierazten duen Kyoto-ko/-go/-eko mapa
Fushimi Inari-taisha
www.inari.jp

Fushimi Inari-taisha (伏見稲荷大社?) Kyoton dagoen tenplo xintoista da, Inari azeri-jainkoaren santutegi nagusia. Bereziki ezagunak dira Torii-ekin egindago korridore luzeak.

Santutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kyoto hiriaren hegoaldean kokatzen da, Fushimi-ku auzoan. Inari mendiaren (233m) oinean dago eta toriien korridoreek mendi tontorreraino eramaten dute. Tartean hainbat aldare aurkitzen dira. Inari jainkoa negoziogizon eta merkatarien babeslea da, bai eta arrozarena ere. Negoziogizonek jainkoaren babesa eskatzeko torii bat eraikitzen zuten santutegian eta horrela egin ziren pasabideak. Japonia osoan 32.000 Inari santutegi daudela estimatzen da eta Fushimikoa da denen nagusia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

711an eraiuki zen eta 965 urtean enperadoreak bere babeseanhartu zuen. 1499an eraiki zen pabiloi nagusia. 1871 eta 1946 artean Kanpei-taisha (官幣大社) izendatua izan zen, hau da, gobernuak babesturiko lehen mailako tenpluak.

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santutegiko torii korridoreak hainbat filmetan azaldu dira, ezagunena Geisha baten memoriak (2005). Honetaz gain ohikoa izan da anime filmetan ere.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fushimi Inari-taisha Aldatu lotura Wikidatan