Edukira joan

Fusuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fusuma
Atea
Honen parteJapanese architecture (en) Itzuli

Fusuma ( japonieraz:) Japoniako etxe tradizionaletan gelak banatzeko balio duten pantaila edo irristailu-ateak [1] dira. Normalean oihalez edo paperez eginiko laukiz daude, zurezko markoetan sartuta. Fusuma Shōji eta Karakami Shōji edo Karakami terminoak ere erabiltzen dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hormaren zabalera osoa hartu ohi dute, eta fusumen atzean beste gela bat egon daiteke, baita armairu edo trasteleku bat ere.

Etxe japoniar tradizionalen atearen altuera 1,70 metro baino ez da, baina etxe modernoetako atearen altuera 1,90 metrokoa da. Hormetan, zoruan eta atearen goiko ertzaren altueran, zurez egiten dira atearen irristailuak, non argizaria erabili ohi zen, baina etxe modernoetan PVCko banda irristakorra instalatzen da haren ordez.

Ateak, berez, bizpahiru zentimetroko lodiera duen zurezko marko batez osatuta daude kartoizko geruza batez estalita. Ate batzuk paper mehe eta partzialki garden batez estalita daude, shōji deritzon paperez. Kanpoaldera ematen badu fusuma batek, bigarren irristailu bat egon daiteke han zurezko ate astunekin itxi dadin etxea, adibidez ekaitza denean.

Fusumak irekitzeko eskutokiek izen bat dute, hikite.

Fusuma-e edo margolanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muromachi garaiaren erdialdean, gela-banatzaile hauetan eta japoniar bionbo edo byobu delakoetan margo oparoak egiteko ohitura garatu zen. Kolorezko tintak eta urre orria erabiltzen ziren material gisa, luxuzko arte adierazpen gisa garatu zenean. Fusuma-e deritzote margolan hauei japonieraz.[2]

Kanō Eitoku pintura teknika honen sortzailetzat hartzen da, estilo berri hau sortu zuelarik Ashikaga Shogunaren margolari nagusi zela gisa. Txinako pinturaren, Kara-e irudien eta Heian garaiko Yamato-e japoniar estilo tradizionalaren tekniken arteko nahasketya bat izan zen estiloa. Heian garaian, nobleen etxe eta tenpluetako horma-pinturari dagokionez, gertakari historikoak eta Txinako paisaiak gailentzen ziren bitartean, Eitokuk lau urtaroak, naturaren edertasuna eta paisaiak aukeratu zituen motibo gisa, eta horrela pintura estilo berezi eta japoniarra sortu zuen.

Geroago, Azuchi-Momoyama garaian adibidez, Oda Nobunagak Azuchi gazteluan eginarazi zituen, eta Toyotomi Hideyoshik Jurakudai jauregian eta Osakako gazteluan. Adibide ospetsu eta bikainak Kyotoko Nijō gazteluan[3] eta Nishi Hongan-jin aurki daitezke halaber. Halako fusuma eta horma-pinturak erabili zituzten handikiek euren indarra erakusteko.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fundazioa, Elhuyar. «irristailu» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  2. «JAANUS / fusuma-e 襖絵» www.aisf.or.jp (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  3. «Ninomaru-goten Palace | World Heritage Site Former Imperial Villa Nijo-jo Castle (Nijo-jo)» nijo-jocastle.city.kyoto.lg.jp (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]