Górnik Zabrze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Górnik Zabrze
Ezizena(k)Trójkolorowi
(hiru koloreduna)
Sorrera1948
Futbol zelaiaErnest Pohl Stadium
edukiera: 32.000 lagun
inaugurazioa: 1934 (2011an berriztua)
PresidenteaPolonia Bartosz Sarnowski
EntrenatzaileaPolonia Jan Urban
LigaEkstraklasa
2022-236.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Górnik Zabrze (izen osoa Klub Sportowy Górnik Zabrze) Poloniako futbol taldea da, herrialdeko Liga gehien irabazi dituena. Zabrze hirikoa da. 14 Liga eta 6 Kopa irabazteaz gain Europako final batean izan den talde poloniar bakarra da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1948an sortu zen, Bigarren Mundu Gerraren ondoren mugak mugitu eta Zabrze hiria Polonian sartu eta handik hiru urtetara. Ordurako Zabrzen bazeuden hainbat kirol talde, baina guztiek bat egin zuten Górnik izenarenpean. Górnik hitzak "meatzaria" esan nahi du polonieraz.

Urte batzuk behar izan zituen maila gorenera iristeko, 1955ean sartu baitzen lehen mailan eta 1957an lehen liga irabazi zuen. 1959an bigarrena eta 60. hamarkada oso ona izan zen taldearentzat, 1972 artean 8 liga gehiago eta bere sei kopak irabazi baitzituen. 1970an gainera Europako Errekopako finala jokatu zuen baina Manchester City-k 2-1 irabazi zion Vienan jokaturiko finalean. 1972an Liga eta Kopa irabazi ondoren ziklo baten bukaera iritsi zen taldearentzat eta 1978an maila ere galdu zuen.

Lehen mailara 1984ean itzuli zen eta 1985 eta 1988 arteko liga guztiak irabazi zituen ondoren. Azken hamarkada bietan ordea makal aritu da eta bigarren mailan ere ibili izan da.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polonian: 21[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (14): 1957, 1959, 1961, 1963, 1964, 1965, 1966, 1967, 1971, 1972, 1985, 1986, 1987, 1988.
  • Kopa (6): 1965, 1968, 1969, 1970, 1971, 1972.
  • Poloniako Superkopa (1): 1988.

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1970.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]