GThumb

Wikipedia, Entziklopedia askea
 gThumb
Jatorria
Sorrera-urtea2001
Azken bertsioa3.12.6
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC
Irakur dezakeGNU/Linux, BSD eta UNIX-moduko
GUI tresnakGTK
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License, version 2.0 or later (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daThe GNOME Project (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazBai
https://wiki.gnome.org/Apps/gthumb
Iturri-kodeahttps://gitlab.gnome.org/GNOME/gthumb.git, https://github.com/GNOME/gthumb.git eta git://github.com/GNOME/gthumb.git

gThumb irudiak ikusi, antolatu, bilatu eta kudeatzeko aplikazio bat da. GNOME mahaigainetan erabiltzeko diseinatua izan zen. Hasiera batean GQView programan oinarrituta zegoen, eta interfaze sinple eta garbia mantentzen du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Disko gogorra aztertu dezake irudiak bilatzeko, hauek kategorietan antolatzeko ondoren ikusiak izateko. Aurkezpen moduan ikusteko aukera ere dauka. Karpeta bati zein irudi bakarrei iruzkinak ezarri ahal dizkio.
  • Irudiak editatzeko oinarrizko tresnak ditu, hala nola, biratu, tamaina aldatu, kolore iragazkiak aplikatu edo distira eta kontrastea aldatu.
  • Beste irudi ikuskatzaileek egin ditzaketen oinarrizko atazak egin ditzake, kopiatu, mugitu, izena aldatu, irudiak ezabatu edo bikoiztu, inprimatu, handiagotu eta formatu batetik beste aldatu adibidez.
  • Brasero bidez irudiak disko batera grabatu (CD/DVD/Blu-ray)

Irudi formatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

gThumbek hainbat irudi formatu ireki ditzake:

  • BMP (*.bmp; *.dib)
  • JPEG (*.jpeg; *.jpg; *.jpe)
  • GIF (*.gif)
  • PNG (*.png)
  • TIFF (*.tiff; *.tif)
  • ICO (*.ico)
  • XPM (*.xpm)
  • RAW (*.raw, *.crw, ...)

Erabiltzeko baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

gThumb programa erabiltzeko GTK+ 2.8 liburutegi grafikoa instalatuta egon behar da, GNOME edo Xfce mahaigain inguruneak, adibidez, aurretik instalatuta daukatena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]