Gai (argipena)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gai hitzak hainbat adiera izan ditzake:

  1. Gai iz. Gauzak osatzen dituzten materia motetako bakoitza. Adibideak: Gantza gai koipetsua da. Erretxina gai organikoa da.
  2. Gai iz. Zerbait egiteko edo osatzeko behar diren gauzetako bakoitza. Ikus ekai. Adibideak: Soineko baten gaia. Hiztegi handi horretarako gaiak biltzen. Etxea egiteko gaiak baditugu.
  3. Gai iz. Jarduera edo gogoeta baten edukia; elkarrizketa, hitzaldi, idazlan eta kidekoen mamia. Adibideak: Politikari baten hitzaldiaren gaia azken boladako politika kontuak izan daitezke, edo eztabaidatzen ari den legea izan daiteke mintzagaia... Txostenean ukitzen diren gai garrantzitsuenak. Baserria gaitzat harturik, hiru bertso bota zituen non abeltzaintza eta nekazaritzarekin batera... Gai bera erabili du bere liburu guztietan. Polemika gai gogaikarria. Sinfonia baten gaiak. Euskal gaiak darabiltzan olerkia. Zenbait gaitan aditua. Edozein gaiez mintzatu.
  4. Gai iz. Matematikaren testuinguruan, adierazpen matematiko batean, eragiketa edo erlazio ikurrez bereizten den elementu bakoitza. Adibidez: Progresio aritmetiko bateko gaien batuketa.
  5. Gai; Gai izan, gauza izan, kapaz izan. Adibideak: Azken azterketa gaindituta, ofiziorako gai zela ebatzi zuen oposizioetako tribunalak. Japonieratik euskarara itzulpen onak egiteko gai zen. Garai batean, EGAk nolabait adierazten zuen jabedunak euskaraz normal jarduteko gai zela.

Ikus, gainera: