Gaitun txiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaitun txiki
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
GeneroaSanguisorba
Espeziea Sanguisorba minor

Gaitun txikia (Sanguisorba minor) Rosaceae familiako landarea da, Europa, iparraldeko Afrikan eta mendebaldeko Asian bizi dena.

5 cm inguru luze izaten da. Hosto elkartu horztunak izaten ditu; loreak, sexu bakarrekoak, berde gorrixkak; eta 2 edo 3 haziko fruitu luzarana, erzduna. Belardietan eta zuhaitz gutxi den lekuetan hazten da, Europa guztian eta Asiako eskualde epeletan batez ere. Herri medikuntzan bizigarri eta gernu eragile bezala erabiltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]