Galvanizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galbanizatu» orritik birbideratua)
Metalezko xafla galvanizatu ondoren.

Galvanizatzea edo galvanizazioa[1] metal bat beste metal batekin estaltzeko prozesu elektrokimikoa da. Helburua prozesua burutzen zaion metalaren gainazala korrosioarengandik babestea da.

Prozesuak izena Luigi Galvani italiar fisikariaren lanei esker garatu zelako jasotzen du.

Galvanizazioaren garapenetik Galvanoteknia sortu zen, eta ondoren Galvanoplastia.

Prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galvanizatzea behar den bezala eginez gero, 15etik 30 urtera bitarteko andeatzearen kontrako babesa eman dakioke metalari. Zinka hotzean eta beroan erants daiteke. Galvanizatzea beroan egiteko lehendabizi metala garbitzen da —xafletan egoten da gehienetan— eta zink kloruroa eta amonio kloruroa nahasia duen bainutik igaroarazi ondoren, zink urtuan sartzen da. Zinka hotzean eransteko, elektrolisia erabiltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Galvanizatu. Euskaltzaindiaren Hiztegia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]