Galbanizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Metalezko xafla galbanizatu ondoren.

Galbanizatzea edo galbanizazioa metal bat beste metal batekin estaltzeko prozesu elektrokimikoa da. Helburua prozesua burutzen zaion metalaren gainazala korrosioarengandik babestea da.

Prozesuak izena Luigi Galvani italiar fisikariaren lanei esker garatu zelako jasotzen du.

Galvanizazioaren garapenetik Galvanoteknia sortu zen, eta ondoren Galvanoplastia.

Prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galbanizatzea behar den bezala eginez gero, 15etik 30 urtera bitarteko andeatzearen kontrako babesa eman dakioke metalari. Zinka hotzean eta beroan erants daiteke. Galbanizatzea beroan egiteko lehendabizi metala garbitzen da —xafletan egoten da gehienetan— eta zink kloruroa eta amonio kloruroa nahasia duen bainutik igaroarazi ondoren, zink urtuan sartzen da. Zinka hotzean eransteko, elektrolisia erabiltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]