Galtzerdi (Tàpies)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galtzerdi
Mitjó
Mitjó Tàpies.jpg
Proiektuak eztabaida handia sortu zuen.
Kokapena
Koordenatuak 41° 23′ N, 2° 10′ E / 41.39°N,2.16°E / 41.39; 2.16Koordenatuak: 41° 23′ N, 2° 10′ E / 41.39°N,2.16°E / 41.39; 2.16

Galtzerdi, katalanez Mitjó, Antoni Tàpies egilearen eskultura da. Bartzelonako Antoni Tàpies Fundazioaren barruko terraza batean kokatuta dago. 2,75 metro ditu. Altzairu herdoilgaitzez, oihalez eta metalezko sareaz egina dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako proiektua, 1992koa, askoz handiago zen, hemezortzi metro, eta kokapena ere oso bestelakoa zen: Bartzelonako Palau Nazionaleko Salo Ovala. Lehenengo ideian eskulturak barrutik ibiltzeko aukera eman behar zuen. Baina proiektuak eztabaida handia sortu zuen eta, azkenik, ez zen egin. 18 urte geroago, 2010ean, Antoni Tàpies Fundazioak proiektua berreskuratu eta egin zuen, neurri txikiagoan.

Gae Aulenti arkitekto italiarrak Tàpiesi egin zion eskulturaren enkargua. Urte hartan, 1991an, Palaua goitik behera berritzen ari zen bertan Kataluniako Arte Museo Nazionala kokatzeko asmoz. Artistak proiektuaren maketa aurkeztu zuen bezain pronto arazoak hasi ziren, politikoen artean batetik (konbergentziakoak eta sozialistak aurrez aurre jarri ziren), publikoaren artean bestetik. Azkenik, eskultoreak ez zuen aldaketarik onartu eta proiektua baztertua izan zen.

Hamar urte geroago Antoni Tàpies Fundazioak lana berreskuratu zuen eta zuzenean terraza baten gainean egokitu zuen. Une hartan Fundazioaren inaugurazioan, 2010eko martxoaren 3an, erakusketaren benetako izarra bihurtu zen eta aurretik entzundako kritikak isildu ziren. Eskultura Pere Casanovesek egin zuen, Mataron.[1]

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tàpiesen lanetan informalismoa ohikoa zen. Egileak gauza sinple eta pobreekin margoekin eta elementu eskultoreekin konbinatuta egiten zituen eskulturak. Deigarriak dira bestetik altzairu herdoilgaitzezko gurutzeek Tàpies abizenaren "T" adierazten dute. Antoni Tàpiesen hitzetan lan honekin espektadoreari pentsarazi nahi dio, gauza txikiek unibertsoan bere tokia eta garrantzia dutela erakusteko.[2]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]