Ganbo Txiki
- Artikulu hau Aralarreko mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ganboa (argipena)».
Ganbo Txiki | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.382 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Guardetxe/Amezketa/Larraitz |
Mendikat | Mendikat |
Ganbo Txiki Aralarko mendilerroan dagoen mendi bat da, Ganboa menditik gertu. Iparraldean, Arrubi eta, mendebaldean, Alotzako larreetan nagusi da. Ganboara iristeko balio duen edozein ibilbide har daiteke Ganbo Txikira heltzeko.
Irispideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larraitzetik abia daiteke, eta Txindokiranzko ohiko bidea hartu, eta, ondoren, bide horretatik desbideratu, Alotzako larretatik jarraitzeko. Irazustako lepora iritsi aurretik, Ganboa eta Uarrainen artean dagoen lepoa, eskuinetik Arrubi lepora igo behar da. Ezkerretara, Arrubigaña mendia geratzen da, eta, eskuinetara, Ganbo Txikiren erpin harritsua. Hemendik, Ganboarantz jarrai daiteke inongo arazorik gabe. Larraitzetik, Muitzeko labarretik ere igo daiteke, Txindokiren ezkerraldean. Muitzeko zirkuaren oinarritik, Arrubiko larreetara igo behar da, tontorrera, izen bereko lepotik iristeko.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ganbo txiki mendiko buzoia. Atzean Larrunarri mendia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |