Edukira joan

Gandhinagar

Koordenatuak: 23°13′23″N 72°39′00″E / 23.223°N 72.65°E / 23.223; 72.65
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gandhinagar
ગાંધીનગર
Gandhinagar
hiria
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatuaGujarat
Indiako barrutiGandhinagar barrutia
Izen ofizialaગાંધીનગર
Gandhinagar
Jatorrizko izenaગાંધીનગર
Gandhinagar
Posta kodea382010
Geografia
Koordenatuak23°13′23″N 72°39′00″E / 23.223°N 72.65°E / 23.223; 72.65
Map
Azalera177 km²
Altuera81 m
Demografia
Biztanleria195.891 (2001)
Dentsitatea1.106,73 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia02717-2
Ordu eremuaUTC+05:30
Hiri senidetuakDubai

Gandhinagar Indiako mendebaldeko Gujarat estatuko hiriburua da. Gandhinagar Ahmedabadetik, Guyarateko hiririk handienetik, 32 kilometrora dago, New Delhi, Indiako hiriburu politikoa eta Bombay, Indiako hiriburu finantzarioaren arteko korridore industrialaren erdialdean dago.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren izenak "Gandhi hiria" esan nahi du eta Mahatma Gandhiren omenez da.Gandhi Gujarat estatuan jaio zen, Porbandar hirian.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria Cornelleko Unibertsitateko graduatu batek, H.K. Mewada arkitektoak planifikatu zuen, Prakash M Apte bere laguntzailearekin batera.[2]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko erroldaren arabera, Gandhinagarrek 195.891 biztanle zituen. Gizonak biztanleriaren % 53 ziren eta emakumeak % 47. Gandhinagarren, gizonezkoen alfabetatzea % 82koa da eta emakumezkoen alfabetatzea % 73koa. % 77,11ko batez besteko indizea du. Biztanleriaren % 11k 6 urte baino gutxiago ditu. Gandhinagarreko biztanleriaren % 95 baino gehiago hinduista da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak 205 km²-ko azalera du eta Sabarmati ibaiaren ertzean dago. Ibaia udan lehortzen da maiz, ur putzu txiki bat bakarrik utziz.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gandhinagarrek klima montzoikoa du, hiru urtaro nagusirekin: uda, montzoia eta negua. Oro har, klima lehorra eta beroa izaten da montzoien estaziotik kanpo. Hego-mendebaldeko montzoiak klima hezea dakar ekainaren erditik irailaren erdira arte.[3] Urteko batez besteko prezipitazioa 803.4 mm ingurukoa da.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]