Ahmedabad (gujarateraz:અમદાવાદ, ˈəmdɑːvɑːd ahoskatua; hindiz:अहमदाबाद), Gujarateko hiri nagusia eta antzinako hiriburua da. Herrialdeko zazpigarren hiririk populatuena da, 5,8 milioi biztanle inguru izanda. Sabarmati ibaiaren ertzean kokaturik, hainbat ehun-enpresa ditu.
Ahmedabad India mendebaldean dago, batez besteko itsas-mailatik 53 metrora. Sabarmati ibaiaren ertzean dago, estatuaren erdi-iparraldean. 205 km²-ko azalera du. Sabarmati ibaiak, hiria, bitan zatitzen du: ezkerraldea eta eskuinaldea. Ibaia, udan lehortzen da, ur korronte txiki bat baino ez utziz. Hiria eskualde idor batean dago, lur lauan, Thaltej-Jodhpur Tekra muino txikiak izan ezik.