Adipozito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gantz zelula» orritik birbideratua)
Adipozito
Xehetasunak
Honen parteGantz ehuna
Identifikadoreak
MeSHA11.329.114
THH2.00.03.0.01005
FMA63880
Terminologia anatomikoa
Adipozito

Adipozitoa edo gantz zelula lipidoen metaketan espezializatutako zelula da. Lipido edo gantzak oso erreserba molekula egokiak dira, pisu gutxi eta bolumen txikiarekin energia kimiko asko gordetzen dutelako.

Adipozitoak ehun konektibo arruntean aurki daitezke, beste zelulen artean talde txikiak eratuz. Dena den, organismoaren zenbait tokitan oso ugariak dira eta kasu horietan gantz ehuna aipatzen da. Azken ehun hau organismoaren erreserba energetiko handiena da.

Adipozito motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi gantz ehun mota daudenez, bi adipozito mota bereizten dira:

  • Adipozito txuriak. Gantz ehun txurian daude. Lipido kantitate handiak dituzte eta nukleo lauak. Koipea egoera erdilikidoan dago eta bere osagaiak batez ere triglizeridoak eta kolesterol esterrak dira.
  • Adipozito arreak. Gantz ehun arrean daude. Forma poligonala dute eta adipozito txuriek ez bezala zitoplasma asko dute, lipidoak bertan dispertsatzen direlarik. Nukleo borobila dute eta beren kolore arrea mitokondrio asko izatearen ondorioa da. Gorputzeko tenperatura mantentzeko baliogarriak dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]