Garagardo apar
Garagardoaren aparra garagardo edalontzien goialdean dagoen itxura globularreko substantzia bat da. Garagardoaren burbuilak, batez ere, karbono dioxidoari (CO2) esker sortzen dira, zerealen (garia edo garagarra, adibidez) hartzidura alkoholikotik datorrena: edariaren karbonazioa. Garagardoa edatearen lehen esperientzia organoleptikoetako bat da aparra. Aparraren propietateak dentsitatea, krematsutasuna, beirarekiko itsaspena eta egonkortasuna dira. Elaborazioan erabilitako zerealaren, malta motaren eta muztioari erantsitako ongailuen araberakoak dira denak. Oro har, gariarekin egindako garagardoek apar gehiago sortzen dute, eta egonkorragoak izaten dira denboran, garagarrarekin egiten direnak baino. Kontsumitzaileen artean eztabaida dago, aparraren kalitatea garagardo baten adierazle den ala ez jakiteko.