Malta (zereala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Garagar maltatua.

Malta izenarekin berez maltatua izan den zereala ezagutzen da. Prozesu horretan zereal aleak uretan sartuta ernatu egiten dira ondoren aire beroa erabiliz azkar lehortzeko (txigortu).[1] Malta hitza ingelesetik dator, "malt" hitzatik. Ale maltatuek entzimak sortzen dituzte almidoia azukrez bihurtuz.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malta izenarekin produktu desberdinak definitzen dira:

Maltaz produktu asko ekoizten da:

Maltatzeko prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maltatze prozesu ohikoena, esaterako garagardoa egiteko, lau alditan egiten da:

  • Ale freskoak, inongo prestakuntzarik gabe, garbitzen dira eta bustitzen dira ernaltzen hasi arte.
  • Hezetasun gradu konstatea mantentzen da ernalketa eragiteko eta akrospiroaren handitzea, hau da, aletik zurtoin txiki bat atera arte.
  • Akrospiroa alearen tamaina berekoa izan arte uzten da, garagarren kasuan lau-sei egun.
  • Ondoren, malta berdea 38°tik 49° gradutara hogeita lau ordutan berotzen da; gero, 60°tik 71° gradutara, hezetasun maila %6a baino baxuago izan arte.

Garagardoa egiteko malta iluna, bestetik, modu desberdinetan berotzen da ezaugarri desberdinak lortzeko asmoz.

Malta katuentzat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katu bat malta hartzen

Malta kontzentratuta ere katuekin erabiltzen da. Animalia hauek beti daude ilea miazkatzen eta ondorioz ile asko jaten dute. Ile horiek urdailean metatzen zaizkie, bolak sortuz, osasunerako kalte handiak eragiten. Horren aurrean maltaz egindako produktu bat erabiltzen da: produktu horrek itsasgarria da eta animaliaren urdailetik igarotzean ileak eramaten ditu. Zaporea, bestetik, katu askorentzako gustukoa da, erregaliz zaporeko antzekoa.[2] Hile luzeko animaliengan arazoa larriagoa da eta, horregatik, produktu hau ia egunero eman behar zaie. Dena dela, badira beste aukerak, esaterako katu-belarra (Nepeta cataria) edota oliba olioa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez): Make Your Own Malt, Brew Your Own magazine (ISSN 1081826X), 1997ko abuztua, 32-36 or.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malta (zereala)