Garibai dorretxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Garibai dorretxea
GARIBAI2.JPG
Garibai dorretxearen irudia.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Garibai auzoa
Koordenatuak 43° 02′ 42″ N, 2° 25′ 37″ W / 43.04497778°N,2.42704444°W / 43.04497778; -2.42704444Koordenatuak: 43° 02′ 42″ N, 2° 25′ 37″ W / 43.04497778°N,2.42704444°W / 43.04497778; -2.42704444
Arkitektura

Garibai dorretxea Gipuzkoako Oñati udalerrian dagoen dorretxe bat da. Garibai auzoan dago, Ubao eta Arantzazu errekek bat egiten duten lekuan, eta ULMA Pack lantegiaren atzealdean. 1964ean Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garibaitarrak Lazarraga leinutik zetozen, hortaz ahaide nagusien garaitik, beraz, dorretxea jada XIV. mendean eraikia legokela uste da. 1846ean dorretxea zeharo erre zen, ondoren berreraiki egin zen.

Erdi Aroan dorretxe honetako seme bat Arrasatera bizitzera joan omen zen, eta Arrasaten Garibaitar ospetsu bat jaio zen: Esteban Garibai(1533), kronikari eta historialari ezaguna.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teilatu gainean eraikinaren antzinakotasuna adierazten duten pinakuluak daude. Ateondo dobelatua eta defentsarako erabiltzen diren gezilehioak ditu.

Garibai dorretxea.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garibai dorretxea