Gasteizko Jazzaldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Wynton Marsalisen kontzertua, Gasteizko Jazzaldian.

Gasteizko Jazzaldia Gasteizen (Araba) 1977. urteaz geroztik uztailaren erdialdera edo bigarren hamabostaldian egiten den jazzaldia da.

Bere historian, Gasteizko Jazzaldiak mundu osoko jazz musikari garrantzitsuenak izan ditu agertokian.

Jazzaldiko egunetan, jam session-ak izaten dira hiriko areto zein tabernetan, eta zenbait jazz taldek kalean jotzen dute New Orleansko estiloari jarraituz. Kontzertu nagusiak Mendizorrotzeko kiroldegian izan ohi dira.

Principal Antzokian 21. Mendeko Jazza izeneko jazz garaikideko zikloa egiten da.

Gainera, Jazzaldiaren hainbat ediziotan, jazz ikasleentzako mintegiak eskaini izan dira.

Gasteizko Florida parkean dagoen eserleku-eskultura, Wynton Marsalisen omenez egina.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz