Wynton Marsalis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wynton Marsalisen erretratua

Wynton Marsalis (New Orleans, 1961) Estatu Batuetako musika klasikoko eta jazz-musikako tronpeta-jotzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik erakutsi zuen jazzerako zaletasuna, aitaren eraginez batez ere, jazzeko irakaslea baitzuen. 12 urte zituela hasi zen tronpeta jotzen, eta ikasketak osatu ondoren, 20 urterekin, birak egin zituen Jazz Messengers eta VSOP taldeekin. 1981ean Wynton Marsalis lehen diskoa grabatu zuen, eta handik bi urtera kaleratu zuen Trumpet Concertos, musika klasikoko debuta. 1984. urtean kategoria klasikoko eta jazzeko Grammy sariak irabazi zituen (bera izan zen hori lortzen lehena). Marsalisen kontzertuei eta grabazioei esker itzal handia lortu du jazzak, eta musika klasikoaren ospea irabazi du. Aurrez aipatutakoez gainera, azpimarratzekoak ditu Majesty of the Blues (1989) eta Soul Gestures in Southern Blue (1991) trilogia, New Orleansko erroetarako itzulera agertzen dutenak, nahiz eta estilo modernoa izan. 1993an City Movement ballet modernorako musika idatzi zuen. Izan ere, 1980ko hamarraldian, jazzean buru-belarri lan egin ondoren, musika klasikoaren alorrean murgildu zen, eta 1993an Kathleen Battle sopranoarekin emanaldiak eskaini zituen. 1997an musikako Pulitzer saria irabazi duen lehenengo jazz-musikagilea bihurtu zen, Blood on the Fields diskoarekin.

Disko-hautaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1981 Wynton Marsalis' Columbia
  • 1983 Think of One Columbia
  • 1985 Black Codes (From the Underground) Columbia
  • 1985 JMood Columbia
  • 1986 Live at Blues Alley Columbia
  • 1987 Carnaval Hunsverger
  • 1989 Crescent City Christmas Card Columbia
  • 1989 Tune in Tomorrow Columbia
  • 1991 Blue Interlude Columbia
  • 1992 In This House, On This Morning Columbia
  • 1992 City Movement Columbia
  • 1994 Joe Cool's Blues Columbia
  • 1999 Standard Time, Vol. 6: Mr. Jelly Lord Columbia
  • 1999 The Marciac Suite Columbia
  • 2002 All Rise (Sony Classical)
  • 2007 From the Plantation to the Penitentiary (Blue Note)
  • 2008 Two Men With The Blues (Blue Note)
  • 2009 He and She
  • 2010* From Billie Holiday to Edith Piaf Live in Marciac

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wynton Marsalis Aldatu lotura Wikidatan