Gateway Arch

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gateway Arch
Logo of the National Register of Historic Places.jpg AEBko Gune Historikoa
Gateway Arch
St Louis Gateway Arch.jpg
Kokapena
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Estatua  Missouri
Hiria Saint Louis
Koordenatuak 38° 37′ 28″ N, 90° 11′ 05″ W / 38.6245°N,90.1847°W / 38.6245; -90.1847Koordenatuak: 38° 37′ 28″ N, 90° 11′ 05″ W / 38.6245°N,90.1847°W / 38.6245; -90.1847
Gateway Arch hemen kokatua: Ameriketako Estatu Batuak
Gateway Arch
Gateway Arch
Gateway Arch (Ameriketako Estatu Batuak)
Historia eta erabilera
Irekiera 1968ko maiatzak 25
Arkitektura
Arkitektoa Eero Saarinen
Egitura ingeniaritza Severud Associates
Estiloa high-tech architecture
Ondarea
AEBko Gune Historikoa 87001423
Webgune ofiziala

Gateway Arch (euskaraz: 'Arku Pasabidea'), halaber Gateway to the West (Mendebalderako Pasabidea) gisa ezagutua, St. Louis (Missouri) hiriko irudi ikoniko bat da, eta Jefferson National Expansion Memorial delakoaren barrenean dago. 192 metroko garaiera eta oinarrian 192 metroko zabalera duen arku erraldoi bat da, Eero Saarinen arkitektoak eta Hannskarl Bandel egitura-ingeniariak 1947an diseinatua. Estatu Batuen mendebaldea eta ekialdea elkartzen dituen "ate" (gateway) gisako sinbolo-izaera dauka, eta Estatu Batuetako monumenturik altuena da.

Arkuaren eraikuntza-lanei 1963ko otsailaren 12an ekin zitzaien, eta 1965eko urriaren 28an burutu zen. Monumentu hau 1967ko uztailaren 10ean ireki zitzaion jendeari.

Arkuaren barrualdea hutsa da, eta hutsune horretan igogailu-sistema guztiz berezi bat dauka, bisitariak garraiatzen dituena goiko aldean dagoen behatoki bateraino. Halaber, arkuaren barrenean larrialdietarako bi eskailera daude, haietako bakoitza 1076 eskailera-mailakoa.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gateway Arch Aldatu lotura Wikidatan