Gazta zati bat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gazta zati bat
Jatorria
Argitaratze-data2012
IzenburuaGazta zati bat
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena99 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jon Maia
Gidoigilea(k)Jon Maia
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaAngel Oiarbide
Konpainia ekoizleaNazioen Mundua
Bestelako lanak
MusikagileaXabi Solano
Argumentu nagusiaEuskal Herriko gatazka

gaztazatibat.eu
IMDB: tt2721642 Filmaffinity: 123060 Edit the value on Wikidata

Gazta zati bat Jon Maiak idatzitako eta zuzendutako dokumentala da, 2012an ekoiztua. Nazioen Mundua izeneko ekimen herrikoiaren berri ematen du, Idiazabalen sortu eta Goierrira zabaldutakoa, eta Gure Esku Dagoren aitzindari zuzena dena.

Eskoziako eta Kataluniako autodeterminazioaren mugimenduekin egindako elkarlanak ere kontatzen du, eta lekuko zuzena da baita ere ETAren jarduera militarraren amaierarena.

Luis Katarain artzainaren bizimoduak gidatzen du dokumentala.

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]