Gaztela-Mantxako Zubia

Koordenatuak: 39°57′03″N 4°48′21″W / 39.950927°N 4.805928°W / 39.950927; -4.805928
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaztela-Mantxako Zubia
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaToledoko probintzia
UdalerriaTalavera de la Reina
Koordenatuak39°57′03″N 4°48′21″W / 39.950927°N 4.805928°W / 39.950927; -4.805928
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa2011ko urriaren 17a
Izenaren jatorriaGaztela-Mantxa
Arkitektura
Materiala(k)hormigoia eta altzairua
Kolorea██ zuri
Dimentsioak192 (altuera) × 36 (zabalera) × 318 (luzera) m
Gurutzatzen duTajo

Gaztela-Mantxa zubia (gazteleraz Puente de Castilla-La Mancha izenez ere ezaguna) tirante-zubia da, Tajo ibaiaren gainean dago, Espainiako Talavera de la Reina hirian, Toledoko probintzian, Gaztela-Mantxako autonomia erkidegoan. 192 metroko altuerarekin, Espainiako zubirik altuena, eta Europako bigarrena, izan zen 2011. urtean ireki zenean[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000ko hamarkadan, Talaverako Udalak beharrezkotzat jo zuen hiriarentzat ingurabide bat sortzea eta horrek zubia eskatzen zuen, 2007. urtean hasi ziren Tajo ibaiaren gaineko zubia eraikitzen.[1] Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordeak sustatu zuen obra, eta Estudio AIA estudioak idatzi zuen proiektua. Horretarako, enpresa-partzuergo bat aukeratu zen, honako hauek osatua: Sacyr, Aglomancha eta Jesús Bárcenas Grupo.

Zubi tirantedunari erdiko pilono baten bidez eusten zaio, 192 metroko altuerakoa. Pilonotik 152 kable ateratzen dira, zeinetan luzeenak 400 m neurtzen dituen. Denek guztira 33 km egiten dituzte, Espainiako errekorra delarik hori. Bermerik gabeko hegalkin-baoa duen zubia da, Espainiako argi zabalena duena, 318 metro guztira.[2] Altuera zela eta, eraikitzeko Espainiako garabirik altuena behar izan zen.[3] 74 milioi euro inguruko kostua izan zuen. 72 000 m³ hormigoi eta 10.000 tona altzairu erabili ziren.

2011ko ekainaren 23an, obra amaituta baina trafikorik gabe zegoelarik, zubiaren tiranteetako bat askatu egin zen.[4] Gorabehera horren ondoren, konpondu ondoren, erresistentzia-proba gogorrak egin ziren kamioiekin, eta emaitza ona izan zuten, zubiaren erresistentziaren erakusgarri.[5] Obra urriaren 17an inauguratu zen, hasieran aurreikusitakoa baino hilabete batzuk geroago.

Nahiz eta 2011. urteaz geroztik irekia egon, hiriaren ingurabidea ez da osatu eta horretarako egin zelarik, azpiegitura hasieran planifikatutakoa baino askoz gutxiago erabiltzen da[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Muchos curiosos y poco tráfico en la apertura del puente atirantado. ABC 18 de octubre de 2011.
  2. Talavera, La Voz de. BARREDA PRESENTA LA OBRA QUE CAMBIARÁ TALAVERA. .
  3. Cristina Canaveras. (20 de diciembre de 2011). El Puente de Castilla-La Mancha: polémicos récords. .
  4. Se suelta un enorme cable de acero del gigantesco puente de Talavera de la Reina. El Digital de Castilla la Mancha 26 de junio de 2011.
  5. RTVCM. (5 de septiembre de 2011). El Puente de Talavera se Somete a Prueba. .
  6. (Gaztelaniaz) «Un puente a ningún sitio» ELMUNDO 2014-09-28 (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]