Gediminas Vagnorius
Gediminas Vagnorius | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
1996ko Azaroaren 27a - 1999ko Maiatzaren 4a ← Laurynas Stankevičius (en) ![]() ![]()
1991ko urtarrilaren 13a - 1992ko Uztailaren 21a ← Albertas Šimėnas (en) ![]() ![]()
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Plungė District Municipality (en) ![]() | ||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Vilnius Gediminas Technical University (en) ![]() | ||||||
Hezkuntza-maila | Candidate of Economic Sciences (en) ![]() | ||||||
Hizkuntzak | lituaniera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | ekonomialaria eta politikaria | ||||||
Lantokia(k) | Vilnius | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||
Alderdi politikoa | Homeland Union – Lithuanian Christian Democrats (en) ![]() Labour Party (en) ![]() |
Gediminas Vagnorius (Vilna, 1957ko ekainaren 10a) lituaniar politikari eta ekonomista da. Lituaniako Lehen Ministroa izan zen 1991-1992 eta 1996-1999 urte bitarteetan. Ingeniaritza- eta ekonomia-ikasketak egin zituen, Vilnan bertan. Ikasketak bukatuta eskolak eman zituen Ekonomiaren Zientzietako Institutuan, 1990 arte, Lituaniako Legebiltzarreko kide hautatu zuten arte alegia, sobietar erregimen komunistaz geroko lehen hauteskundeetan. Handik gutxira, Legebiltzarrak Sobietar Batasunetik bereiztea eta Lituaniako Errepublikaren burujabetasuna aldarrikatzea erabaki zuen. 1991n, baina, sobietar gudarosteko parakaidistek Vilnako irrati- eta telebista-egoitzak hartu zituzten, eta Lituaniako Lehen Ministro Albertas Shimenas desagertu egin zen. Legebiltzarrak Gediminas Vagnorious hautatu zuen behin-behineko Lehen Ministro. Handik ordu gutxira, Shimenas agertu zen, eta emaztea eta seme-alaben bizitza salbatzeagatik desagertu zela azaldu zuen, baina azalpena ez zen Legebiltzarraren gogobetekoa izan, eta Vagnorious berretsi zuten karguan. Gobernuaren buruzagitza hartu orduko, bere zeregin nagusia errepublikaren independentzia lortzea izango zela adierazi zuen. 1991ko otsailaren 10ean Lituaniako Errepublikaren independentziari buruzko erreferenduma deitu zuen: lituaniarren % 90 independentziaren alde agertu zen. Gorbatxovek erreferenduma legez kanpokotzat jo zuen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.