gedit

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
gedit
Gedit-logo-clean.svg
Gedit 3.11.92.png
gedit 3.12
Garatzailea
Informazio orokorra
Unix, Linux
Testu editorea
GPL
Bai

gedit GNOME mahaigain ingurunearekin batera banatzen den helburu orokorreko testu editorea da. Gedit UTF-8 onartzen du eta bere ezaugarrien artean plugin kudeatzaile dinamiko bat erabili daiteke.

GNU/Linux, MAC OS X eta Microsoft Windows sistema eragileentzako eskuragarri da GPL lizentziapean. gedit software librea da.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testu-editore batean ohikoak diren funtzionalitateaz gain (hala nola testua kopiatu, moztu eta itsatsi, inprimatu,etab,..), geditek sintaxia koloreztatzen du erabilitako programazio lengoaiaren arabera. GVFS liburutegia erabiliz fitxategiak urrutitik editatu daitezke. Kodea editatzeko beste ezaugarri bezala, lerroen zenbaketa, identazioa automatikoa eta fitxategiaren segurtasun kopia aipatu ditzakegu.

Gainera geditek zuzentzaile automatiko bat gehituta dauka, hainbat hizkuntza dituena. Funtzionalitate gehiago gehitzeko hedapen eta pluginak instalatzeko sistema dauka, bai geditek banatzen dituenak, edo komunitateak eginikoak.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aplikazioa X Window System leiho sistemarekin funtzionatzeko eraikia izan da, GTK+ eta GNOME liburutegiak erabilita. Editorea GNOMErekin dator.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gedit Aldatu lotura Wikidatan