Geisha

Geisha (japonieraz: 芸者 ) , geiko (japonieraz: 芸子 ) edo geigi (japonieraz: 芸妓 ) Japoniako emakume dantzari eta kantari profesionala da.
Antzinatik, gizonaren zerbitzari da; gaur egun, negozio-bileretan eta jatetxe publikoetan aritzen da batez ere.
Geisharen eginkizun nagusia gizonarentzako dotoretasun- eta alaitasun-giroa sortzea izaten da. Uste arruntaren kontra, geishak ez dira prostitutak. Iraganean, geishak sexu-zerbitzuak eskaintzen zituzten oiran (kortsiana) delakoetatik bereizten zituen muga lauso samarra bazen ere, haien rola artean eta entretenimenduan zentratzen zen. Japonia modernizatzearekin batera eta 1956an prostituzioa legez kanpo utzi ondoren, geishen jarduerek sexuarekin loturarik ez izatea espero da. Hala ere, zenbait lekukotasunek diotenez, okiya batzuetan —geishak bizi eta prestatzen diren etxeetan— oraindik ere mizuage bezalako praktika arazgarriak gerta litezke, non ikasle baten birjintasuna ordaintzen zen.[1]
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroan hasten da geisha izateko prestakuntza, eskola berezietan, dantzan, poemak esaten, Japoniako musika-tresnak jotzen eta tea bertako ohituren arabera zerbitzazen ikasten; solaskide bikainak dira geisha gehienak. Ikastaldia bukatuta, leku publikoetan edo etxeren batean hasten dira lanean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Geisha y maiko, historia de las mujeres misteriosas de Japón. 2024-11-21 (Noiz kontsultatua: 2025-01-30).