Gemara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gemara, Rosh Hashana tratatuko lehen orria.

Gemara (askenazien ahoskeran Gemore bezala transliteratua) Talmuda osatzen duen liburu sorta bat da, Mixnaren analisi eta iruzkin errabinikoak biltzen dituena. Hasieran Gemara ahoz bakarrik transmititzen zen eta idaztea debekatuta zegoen. Hala ere, Judah ha-Nasik Mixna argitaratu zuenean, 200 urte inguruan, lana sakonki ikasi zuten belaunaldiz belaunaldi Babiloniako eta Israelgo Lurraldeko errabinoek.[1] Beren eztabaidak Gemara bihurtuko ziren liburu sorta batean idatzi ziren, eta honek, Mixnarekin batera, Talmuda osatzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «The History of the Talmud - What is the Talmud? What is Gemora? What is the Oral Tradition? Why Learn Torah?» www.simpletoremember.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]