Edukira joan

Israelgo Lurraldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Israelgo Lurraldea. Arrosa kolorez, zuzenean Israelgo Erresumak administratutako lurraldeak.

Israelgo Lurraldea (hebreeraz: ארץ ישראל, Eretz Israel), judu eta kristau tradizioan, Judeako eta Israelgo erresumak biltzen dituen izen historiko bat da, hau da, antzinako israeliten lurraldearen izena. Israelgo Lurraldea, juduek, Agindutako Lurraldea ere deitzen dute. Kristauek, sarri, Lur Santua izena erabiltzen dute.

Israelgo Lurraldea Palestina izenez ezagutu izan da (batzuetan, Jordaniako, Siriako eta Egiptoko lurralde batzuk ere barne hartuta), Antzinako Erromaren garaitik egundaino. Gaur egun, mugimendu sionistek kontzeptua erabiltzen jarraitzen dute, Israelgo estatu modernoarekin lotuz.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]