Genevako Konbentzioak

Genevako Konbentzioak lau hitzarmen eta lehenagiriei deritze.
Lehena, Geneva hirian 1864an izan zen. Bertan batzartu eta hitzarmen batzuk egin zituzten garai hartako munduko potentzia handiek. Hasiera batean, hamabi herrialdek hamar artikulu adostu zituzten. Besteek beste zauritutakoei laguntza bermatzea hitzartu zuten.
1929an gerrako presoak ondo tratatzeko eta militarren graduazioa errespetatzeko konpromisoa hartu zuten.
1949an, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta geroko hitzarmenari "Genevako Konbentzioa" era singularrean deritzo. Hitzarmenak horretan, gerra denboran zibilak errespetatzea erabaki zen. Hasierako Konbentzioaren bultzatzailerik handiena Henri Dunant (1828-1910) izen zen, 1863an Gurutze Gorria sortu zuena.
Hagako Konbentzioarekin batera, gudetan erabiltzen diren eta nahiko era orokorrean, herrialde gehienek onartzen dituzten hitzarmenak dira.