Genista anglica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Genista anglica
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaGenisteae
GeneroaGenista
Espeziea Genista anglica

Genista anglika, Genista generoko landarea da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

30 cm eta 1 m bitarteko altuera duen mulu ilegabea da, laxoki adarkatua. Zurtoin arantzaduna eta hosto ilegabeak ditu.

Loreak horiak dira, muturreko luku motzetan antolatuta, brakelodun pedizeloekin. Brakteak, hostokarak eta faszikulatuak, pedizeloaren erdialdean kokatzen dira. Lekak 4-10 hazi gordetzen ditu eta nabarmenki gorantz okertutako punta aurkezten du.

Apiriletik ekainera loratzen da.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Podsolizatzen hasitako lurzoru hareatsu eta deskarbonatuetan agertzen da. Txilardien elementu bereizgarria da.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banakata area atlantiko-europar orokorra da. Euskal Herrian Araban eta Nafarroako gune submediterraneotan, eta Ipar puntako kostaldearen hareatzatan ere aurkitzen da.[1]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. I., Aizpuru,. (2010). Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. (2. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445730515. PMC 868798162. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]