Gerardo Machado

Wikipedia(e)tik
Gerardo Machado y Morales» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gerardo Machado
Gmachado.PNG
Kubako presidentea

1925eko maiatzak 20 - 1933ko abuztuak 12
Alfredo Zayas y Alfonso - Carlos Manuel de Céspedes y Quesada
Bizitza
Jaiotza Santa Clara1871ko irailaren 28a
Herrialdea  Kuba
Heriotza Miami1939ko martxoaren 29a (67 urte)
Hobiratze lekua Caballero Rivero Woodlawn Park North Cemetery and Mausoleum
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Liberal Party of Cuba

Gerardo Machado y Morales (Santa Clara, 1871ko irailaren 28a - Miami, 1939ko martxoaren 29a) Kubako politikari eta militarra izan zen.

Parte-hartze zuzena izan zuen Kubako burujabetasunaren aldeko borrokaldietan, eta jeneral-maila lortu zuen. 1925ean lehendakari kargua hartu zuen. Kubak Estatu Batuen aurrean zuen politika eta ekonomiazko mendekotasuna arintzen ahalegindu zen, Estatu Batuek egiten zituzten inbertsioak zergaz astundu eta kubatarrenak arinduz. Legea bazterturik, 1933 arte luzatu zuen aginpidea. Urte horretan Estatu Batuek Kubako gorabeheretan esku hartu zuten (1933), eta Machadok ihes egin zuen Kubatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerardo Machado Aldatu lotura Wikidatan