Gernika KESB

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gernika KESB
Ligak Espainiako Emakumezko Saskibaloi Liga
Sorrera 1996
Pabiloia Maloste polikiroldegia
Kokapena Gernika-Lumo, Bizkaia, Euskal Herria
Taldearen koloreak          
Lehendakaria Gerardo Candina
Entrenatzailea Anna Montañana
Txapelketak LF2 (2014)
Webgunea www.gernikasaski.com
Uniformeak
Etxean elastikoa
Taldearen koloreak
Etxean
Kanpoan elastikoa
Taldearen koloreak
Kanpoan

Gernika KESB (izen osoa, Gernika Kirol Elkartea Saskibaloia) Bizkaiko izen bereko herriko emakumezkoen saskibaloi taldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gernika KESB 1996an sortu zuten, Gernika Saski-Baloi eta I.B. Gernika taldeak batzean.

2013-14 denboraldian LF2 irabazi zuen eta Espainiako Emakumezko Saskibaloi Ligara igo zen. 2014-15, 2015-16 eta 2016-17 denboraldietan historiako emaitza esanguratsuenak lortu zituen; batez ere, azken bi denboraldietan 16 garaipeneko errekorra lortuz. 2016-17an Erreginaren Koparako txartela lortu zuten eta finalerdietan Perfumerias Avenidak kanporatu zuen. Urte berean, play-offetara sailkatu zen hirugarren postua eskuratuz Emakumezkoen Ligan.

Honi esker 2017-18 denboraldian EuroCup Women txapelketan hartu zuen parte, Europako bigarren txapelketan. Ez zen taldekako fasetik pasa sei partidatatik bakarra irabazita hirugarren sailkatu baitzen. 2018-19 denboraldian beste urrats bat eman zuen, liga fasea gainditu eta 16 onenetan sartzeko play-offak jokatu zituen. Galatasarayren aurka tokatu zitzaion eta Gernikan 15 puntuz irabazi bazuen ere (84-69) Istanbulen 76-58 galdu zuen.

Hurrengo urteetan ere talde indartsua izaten jarraitu du, Ligan puntan ibili da eta urtero EuroCup Women txapelketan hartu du parte. Europako emaitzarik onena 2020ko final 1/8ak izan zituen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Maila Postua Kopa Europa
2005-06 1. Nazionala 4.a
2006-07 1. Nazionala 8.a
2007-08 1. Nazionala 2.a
2008-09 1. Nazionala 4.a
2009-10 1. Nazionala 3.a
2010-11 1. Nazionala 2.a (igo)
2011-12 Liga 2 19.a
2012-13 Liga 2 12.a
2013-14 Liga 2 1.a (igo)
2014-15 Liga 6.a
2015-16 Liga 6.a
2016-17 Liga 3.a, final 1/4 final erdiak
2017-18 Liga 5.a, final 1/4 Talde fasea (EuroCup)
2018-19 Liga 4.a, final 1/4 final erdiak play-offak (EuroCup)
2019-20 Liga bertan behera¹ final 1/4 final 1/8 (EuroCup)
2020-21 Liga 4.a, final 1/2 final 1/2 final 1/16 (EuroCup)
2021-22 Liga 8.a, final 1/4 final 1/2 play-offak (EuroCup)
2022-23 Liga 5.a, final 1/4 final 1/2 final 1/16 (EuroCup)
  • ¹ 2019-20an denboraldia bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz. Une horretan, bukatzeko lau jardunaldiren faltan, Gernika KESB hirugarren postuan zegoen ligan.

2022-2023 Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Izena Postua
2 Ameriketako Estatu Batuak Julie Wojta Eskolta
3 Italia Laura Spreafico Hegalekoa
7 Espainia Nogaye Lo Sylla Pibota
9 Euskal Herria Marta Alberdi Eskolta
10 Kroazia Andrijana Cvitković Hegal-pibota
13 Espainia Sandra Ygueravide Antolatzailea
14 Portugal Sofia Da Silva Hegal-pibota
17 Lituania Gabija Meskonyte Hegalekoa
31 Euskal Herria Itziar Aristimuño Antolatzailea
66 Katalunia Rosó Buch Eskolta

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]