Get Carter
Get Carter | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1971 |
Izenburua | Get Carter |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Zinema beltza, krimenezko filma eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Jack's Return Home (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Mike Hodges |
Gidoigilea(k) | Mike Hodges Ted Lewis |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Michael Klinger Michael Caine |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Edizioa | John Trumper (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Assheton Gorton (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Roy Budd |
Argazki-zuzendaria | Wolfgang Suschitzky |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Newcastle upon Tyne |
Argumentu nagusia | Mendekua |
Get Carter (euskaraz Atzeman Carter) 1971ko Mike Hodges ingeles zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako akziozko thriller filma bat da. Ted Lewis ingeles idazlearen Jack's Return Home (Jacken Etxerako Itzulera) eleberrian oinarritua dago. Michael Caine, Ian Hendry, John Osborne eta Britt Ekland aktoreek antzeztu zuten.
Filmak estreinatu eta berehalako arrakasta izan zuen, Erresuma Batuko ikur kultural eta kultuzko filma bilakatu zen, Michael Cainen film nabarmenetakoa izanik. Filmaren doinua eta soinu banda bera ere oso ezagunak bihurtu ziren.
2000an Sylvester Stallone aktoreak antzeztutako izenburu berdineko estatubatuar berregokitzapena estreinatu zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzez Ipar-ekialdeko Ingalaterran dagoen Newcastle hirikoa den Carter (Michael Caine) hiltzaile profesional hotz, gupidagabe eta metodikoa urte luzez Londresen erakunde kriminal boteretsu batentzat lanean jardun du. Bere anaia hil dela jakitean bere jaioterrira itzuliko da, poliziaren txostenaren anaia itxuraz gidari mozkor batek autoz jota hil omen da. Halere, krimenaren industriako eskarmentudun profesionala denez heriotza istripua ez dela izan eta haren atzean zeozer ustela badela susmatuko du. Hortaz, bere buruzagiek Londresera itzultzeko agindu arren, Carterrek bere anaia mendekatzeko asmoz hirian ikertzeari ekingo dio.
-
Jack Carter (Michael Caine)
-
Anna (Britt Ekland)
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Michael Caine: Jack Carter
- Ian Hendry: Eric Pierce
- Britt Ekland: Anna
- John Osborne: Cyril Kinnear
- Tony Beckley: Peter
- George Sewell: Con
- Geraldine Moffat : Glenda
- Dorothy White: Margaret
- Rosemarie Dunham: Edna Garfoot, Carter maizter dagoen etxeko jabea
- Petra Markham: Doreen Carter
- Alun Armstrong: Keith, tabernaria
- Bryan Mosley: Cliff Brumby
- Glynn Edwards: Albert Swift
- Bernard Hepton: «Thorpey » Thorpe
- Terence Rigby: Gerald Fletcher
- John Bindon: Sid Fletcher
- Godfrey Quigley: Eddie
- Kevin Brennan: Harry
- Maxwell Dees: Bikarioa
- Liz MacKenzie: Brumby andrea
- John Hussey: Arkitektoa
- Ben Aris: Arkitektoa
- Kitty Attwood: Adineko andrea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1971ko filmak
- Mike Hodgesek zuzendutako filmak
- Mike Hodgesek idatzitako filmak
- Ted Lewisek idatzitako filmak
- Michael Cainek antzeztutako filmak
- Ian Hendryk antzeztutako filmak
- John James Osbornek antzeztutako filmak
- Britt Eklandek antzeztutako filmak
- Roy Buddek antzeztutako filmak
- Alun Armstrongek antzeztutako filmak
- Bernard Heptonek antzeztutako filmak
- George Sewellek antzeztutako filmak
- Michael Klingerrek ekoitzitako filmak
- Michael Cainek ekoitzitako filmak
- Metro-Goldwyn-Mayerrek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Gangster filmak
- Thrillerrak
- Ekintza filmak
- Mendekuari buruzko filmak
- Hilketei buruzko filmak
- Familia disfuntzionalei buruzko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Ingalaterran girotutako filmak
- Kultuzko filmak