Metro-Goldwyn-Mayer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Metro-Goldwyn-Mayer Studios Inc.
A Goldwyn Picture.jpg
Mota Pribatua
Sektorea Zinema, telebista
Sorrera 1924ko apirilaren 17a
Sortzailea Marcus Loew
Egoitza 245 North Beverly Drive Beverly Hills, Kalifornia 90210, Ameriketako Estatu Batuak
Presidentea Gary Barber
Merkatuak Nazioartekoa
Akziodunak Loews Corporation (1924–1959)
Metro-Goldwyn-Mayer, Inc. (1959–1980)
Metro-Goldwyn-Mayer Film Co. (1980–1981)
MGM/UA Entertainment Co. (1981–1986)
Turner Broadcasting System (1986)
MGM/UA Communications Co. (1986–1990)
MGM-Pathé Communications Co. (1990–1992)
Crédit Lyonnais (1992–1997)
Tracinda Corporation (1997–2005)
MGM Holdings, Inc. (2005–egun)
Webgunea mgm.com

Metro-Goldwyn-Mayer Studios Inc. (baita Metro-Goldwyn-Mayer Pictures ere, normalean Metro-Goldwyn-Mayer edo MGM) estatubatuar zinema eta telebistako ekoiztetxe erraldoi bat da. Bestalde MGM Studios Inc., United Artists Corporation eta Orion Pictures Corporation (1997an bereganatua) ekoiztetxeen jabea ere bada. Halere, 2005ean Sony Pictures Entertainment buru zuten (aurretik Columbia Pictures zena) ekoiztetxe multzo batek MGM ekoiztetxea erosi zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1924an hiru konpainia elkartu eta MGM Studios ekoiztetxea sortu zuten. Hiru konpainia horiek honako hauek ziren: Metro Picture Corporation (1915ean sortua), Goldwyn Picture Corporation (1917an sortua) eta Louis B. Mayer Pictures (1918an sortua), hortik dator MGM ekoiztetxearen izen konposatuaren jatorria. Garai hartan Louis B. Mayer ekoiztetxearen zuzendari nagusia bilakatu zen, eta Irving Thalberg berriz ekoizpen zuzendaria izan zen. Ekoiztetxe honen leloa Ars Gratia Artis zen ("Artea Artea Berarengatik") eta 1928an ikur gisa gaur egun hain ezaguna den eta ekoiztetxe honen filmen hasieran orroe eginez agertu ohi den lehoia hartu zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]