Edukira joan

Gexerria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gexerria Frantzia eta Suitza arteko eskualde historikoa da, Jura mendiak eta Leman lakuaren artean dagoena. Gex da hiriburu historikoa.

Egun bi zatitan banatuta dago. Bata, handiena, Gexeko barrutia Frantziako Ain departamenduaren zati da. Bestea, Genevako kantoiaren iparmendebaldeko zatia da.

Gexerria Erdi Aro Klasikoan Genevako kondeen domeinua izan zen, 1353an Saboiako dukerriaren parte bihurtu arte[1]. 1536an Bernako kantoiaren eskura pasa zen. 1564an Gexerria Saboiako etxearen domeinuetara itzuli zen Nyongo eta Lausanako tratatuei esker. Alabaina, 1594aan Genovaren eskura pasa zen matxinada baten ondorioz[2][3]

Gexerria Parisko tratatua baino lehen, 1790ean.

1599ean Saboiako Karlos Emanuel I.ak Gexerria berreskuratzeko kanpaina bat abiatu zuen. Alabaina, nola aldi berean Frantziako koroa erreklamatu zuen, Nafarroako eta Frantziako errege Henrike gerran sartzera bultzatu zuen. Kanpaina horretan Frantziako koroak Bresse eta Bugey eskualdeak inbaditu zituen, bi-biak Saboiako etxearen domeinuak. Gerra Lyongo tratatuarekin amaitu zen non Saboiak Bresse, Bugey, Gexerria eta Valromey Frantziako koroari ematen zizkion eta berak Saluzzoko markeserria eskuratzen zuen.

Azkenik, 1815ean Parisko tratatuak Gexerria Frantzia eta Suitzaren artean banatu zituen egun banaketa administratiboari hasiera emanez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Pays de Gex. .
  2. Fazy,, Henry. (2011). La guerre du pays de Gex et l'occupation genevoise 1589-1601. British Libary ISBN 1-241-45644-5..
  3. Brossard,, Joseph. (1831). Histoire politique et religieuse du Pays de Gex. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]