Bresse
Bresse Frantziako ekialdeko antzinako lurraldea, Juraren mendebalean (Ain eta Saona eta Loira departamenduetan). Hiriburua: Bourg-en Bresse (hegazti azoka guztiz ospetsua). Artoa eta behi hazkuntza.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Savoiako etxeak hartua 1272an, Karlos-Emmanuel dukeak Henrike IV.a Frantziako erregeari eman zion 1601. urtean, eta luze gabe Burgundiako lurraldearen barnean geratu zen Erregimen Zaharraren bukaera arte.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.