Gezi beltza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Robert Louis Stevenson idazlearen eleberri bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gezi Beltza (Tolkien)».
Gezi beltza
Blackarrowcover.jpg
Lehen argitalpenaren azala.
Datuak
Idazlea Robert Louis Stevenson
Argitaratze-data 1888
Generoa Abentura eta Historia
Jatorrizko izenburua The Black Arrow: A Tale of the Two Roses
Hizkuntza Ingelesa
Argitaletxea Charles Scribner and Sons Itzuli
Herrialdea  Erresuma Batua
Itzultzailea Joseba Andoni Berriotxoa
Argitaratze-data 1989
Orrialdeak 46
ISBN 978-84-7728-125-2[1]

Gezi beltza[1] (jatorrizko izenburua ingelesez The Black Arrow: A Tale of the Two Roses, Gezi beltza: Bi Larrosen kontakizuna) Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen historia eta abenturazko eleberri bat da. 1888an Cassell argitaletxean argitaratu zuen.

1989ean Joseba Andoni Berriotxoaren euskarazko itzulpena Kriseilu argitaletxeak argitaratu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Gerrikoan lau gezi beltz zituen, jasan zituen zigor bakoitzeko bana,
bai eta zapaltzen eta tiranizatzen gaituzten lau gizonentzako bana ere.
Batek jada bere jomugan bete-betean jo zuen, Appleyard zaharra akatu baitzuen.
Bestea, Hatch jauna, berorrentzat,
ez dut gezurrik erraten, Grimstone zimentuetaraino kiskaldu baizenuen.
Besteak Oliver Oates helburu du, Sir Harry Sheltoni lepoa moztea agindu baitzuen.
Eta Sir Danielentzat laugarrena eta denek "ongi egina" errango dute.
Bakoitzak egindako gaiztakeria banarengatik merezitakoa jasoko du eta orain belaunikatuz, otoi egizue...
Jada hilik baizaudete, zeuok, alprojak!.
»
Robert Louis Stevenson, Gezi beltza

Kontakizuna Ingalaterrako Erresuman Bi Arrosen Gerra garaian girotua dago, Lancaster etxea eta York etxea erresumako tronua bereganatzeko asmoz elkar borrokatzen ari diren aldian. Pertsonaia nagusia Richard Dick Shelton da eta kontakizunak nola zaldun bilakatzen den, nola Joanna Sedley erreskatatzen duen eta nola bere aitaren hilketaz mendekatzen den azaltzen du. Tunstall basoan bizi den bidelapur talde batek, Ellis Duckworth buru dutelarik, Dicken susmoak piztuarazi eta bere tutorea den Sir Daniel Brackley bere aitaren heriotzaren arduraduna dela ohartaraziko dute. Bere tutorearekiko mesfindantza honek hari aurka egitera bultzaraziko du.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Richard Dick Shelton: Helduen bizitzako laztasunak ezagutuz joango den heroi gaztea. Ausarta, kupidatsua eta maitale leiala dela erakutsiko du, baina baita gerra eta neska kontuetan eskarmenturik gabekoa ere.
  • Joanna: Nortasun eta ohorearen zentzu handia duela erakusten duen neska gaztea da, ondoren emakume eder eta grinatsua bezala agertuko da.
  • Sir Daniel: Kontakizuneko pertsonaia gaizto nagusia, Dicken aitaren jaurerria lortzeko hura hilko du, bere maila soziala hobetzearren ez du bere esku dagoen edozer gauza egiteko inongo zalantza izpirik izango. Gerlari bikaina da baina inongo eskrupulurik gabea, Gezi Beltzaren taldeko gerlariez beldur izango da, azkenean hil egingo dute.
  • Bennet Hatch: Sir Danielen jarraitzailea baina Dicken laguna, haren haurtzarotik aholkatuko du.
  • Sir Oliver: Sir Danielen zerbitzupeko kapilaua, Dickeren aitaren erailketan parte hartuko du baina gero erlijiogizon gisa beste munduko betiko zigorraz izuturik Dicki hainbat alditan lagunduko dio.
  • Legegabea: Bidelapurra, axerikerien eta mozorroen errege, Dicken aliatu nagusia, zurruterako joera du baina era berean ausarta da oso.
  • Ellis Duckworth: Gezi Beltzaren taldea antolatu eta bere etsairik nabarmenenak hilko ditu.
  • Alizia: Joannaren konpainiako anderea, bertako jauntxo baten alaba da. Dick zirikatu eta hark neska kontuetan duen eskarmentu ezaz barre egingo du, baina era berean Dick eta Joannari lagunduko die.
  • Airblaster kapitaina: Dickek bere maitea erreskatatzeeko itsasontzia lapurtuko dion itsasgizon zaharra, gerora, zigor bidez, Dicki ekintza okerrek beren ondorio txarrak dituztela irakatsiko dio.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]