Gezileiho
Gezileihoa, sarritan saietera, itsu-leihoa edo kuku-leihoa deitua, horma batean dagoen irekidura bertikal estua da, arkuz edo baleztaz geziak jaurti ahal izateko.[1] Era askotakoak izan zitezkeen; oso arruntak ziren gurutze-formakoak.

Gezileihoaren atzean zeuden barneko hormak angelu zeiharrean ebakitzen ziren maiz, arkulariak ikuseremu eta tiro-eremu zabalak izan zitzan. Irekidura bertikal meharrak aukera ematen zion arkulariari jaurtiketaren angelua eta norabidea aldatzeko, baina erasotzaileei zaila egiten zitzaien arkulariari kalte egitea, oso helburu txikia baitzen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Iruñeko harresiak: glosarioa. pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2023-6-18).