Erriberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Erriberri
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Vista general Olite.jpg
Nafarroako Erregeen jauregia eta Erriberriko ikuspegi orokorra.
Erriberriko bandera

Erriberriko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Erriberriko merindadea
Eskualdea Tafallaldea
Izen ofiziala Bandera de Olite.svg Olite <> Erriberri[1]
Alkatea Andoni Lacarra (Agrupemos Olite - Erriberri Elkartu)
Posta kodea 31390
INE kodea 31191
Herritarra erriberritar
Kokapena
Koordenatuak 42° 29′ 15″ N, 1° 39′ 45″ W / 42.4875°N,1.6625°W / 42.4875; -1.6625Koordenatuak: 42° 29′ 15″ N, 1° 39′ 45″ W / 42.4875°N,1.6625°W / 42.4875; -1.6625
Erriberri hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Erriberri
Erriberri
Erriberri (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 83,20 km2
Garaiera 388 metro
Distantzia 42 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 3.886 biztanle
% 50,5 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,5
Dentsitatea 46,71 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Green Arrow Up.svg% 18,68
Zahartze tasa[2] % 31,76
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 38,11
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 76,86 (2011)
Genero desoreka[2] % 8,3 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 11,96 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 2,62 (2010)
Euskararen erabilera % 0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera I. mendeko erromatar aztarnak
621 (?) fundazioa. urtea
Webgunea http://www.olite.es

Erriberri[3] Nafarroa Garaiko erdialde-hegoaldeko udalerri bat da. Izen bereko merindadearen hiriburua da, nahiz eta dena merindadeko herririk populatuena Tafalla den. Erriberrik 3.886 biztanle zituen 2014. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erriberrik oro har erliebea aski laua du, tarteka muino leunak dituela. Zidakos ibaia udalerritik igarotzen da, Murillo el Cuende udalerrira ailegatu aurretik.

Nafarroa Garaiko erdialde-hegoaldean dagoenez, klima mediterraneoaren eta Ebro ibarrekoaren tarteko klima du Erriberrik. Urteko prezipitazioak batez beste 500-600 mm artekoak dira, eta urteroko egun euritsuak 70–80 izaten dira; beraz, eguneko 5,4 mm euri izaten da. Euria urte osoan zehar egiten du, nahiz eta udaberria beste urtaroak baino euritsuagoa den. Batez besteko tenperatura aski epela da, 13-14 °C bitartekoa, eta mendialdeko edo Erriberako tenperaturek baino gorabehera gutxiago izaten ditu urtean zehar.

Jatorrizko landareditik, artadi bakan batzuek baino ez diraute gaur egun.

Herrigunearen kanpoaldean, itsas mailatik 375 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erriberriren mugakide dira: iparraldean Tafalla, hegoaldean Martzilla eta Caparroso, ekialdean San Martin Unx, Beire, Pitillas eta Murillo el Cuende eta mendebaldean Faltzes.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erriberriko jauregi zaharraren ikuspegia.

Erromatarren garaitik aurkitutako aztarnen arabera, kristo ondorengo bigarren mendean, Erriberriren herrigune aitzindaria, erromatarren defentsarako gotorleku sarearen guneetako bat zen. Erriberriri (Oligicus) buruzko lehen aipamena 621, urtekoa da, Suintila izeneko errege bisigodoak herria baskoiengandik babesteko. Behe Erdi Aroan, herriak garapen handia izan zuen, Nafarroako errege-erreginengandik jasotako babes eta bultzadagatik. XV. mendean Karlos III.a Nobleak eta Leonor Trastamarakoak, Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregiaren eraikuntza hasiarazi zuten, garai hartako oparotasunaren adierazgarri.

1407an Karlos III.a erregeak Erriberriko merindadea sortu zuen, Erriberri hiriburu izanik. Merindadeak, Nafarroako lehen banaketa administratiboaren arabera bost ziren, Iruñeko merindadea, Lizarrako merindadea, Tuterako merindadea, Zangozako merindadea eta Erriberrikoa. Herriaren garapena eten egin zen, Gaztelaren inbasioaren ondorioz eta herriaren gainbeherak XIX. mendea arte iraun zuen.

XIX. mendearen amaieran, gatazka handia sortu zen nekazaritza munduan, herri-lurren eta nekazari kooperatiben mugimenduaren artean. Nafarroa Garaiko lehen nekazari kooperatiba eta espainiar estatuko hirugarrena Erriberrin sortu zen, mende hartan bertan. XX. mendeak aurrera egin ahala, oihalgintzako eta automobilgintzarako piezak ekoizten zituzten enpresak sortu ziren. Herriak horrela biztanleria irabazi, eta inguruko herrietako biztanleen lantoki bihurtu zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizioz, nekazaritzari eta ardogintzari lotutako enpresak izan dira nagusi. Gaur egun ardoari lotutako hainbat enpresa daude, eta azken urteetan ardoaren gaineko museo bat ireki da herrian. Horrez gain, oihalgintzari lotutako industria eta bestelako industria txikia daude.

Nekazaritza kooperatiben sortzeari dagokionez, Erriberrik Nafarroa Garaiko beste edozein herrik baino kooperatiba gehiago sortu zituen XX. mendean. Lehena, 1911ko abuztuaren 20an sortutako Erriberritar Upategi Kooperatiba izan zen. Bi urte geroago, 1913ko ekainaren 4an, Uztagin Batuen kooperatiba sortu zen, Uxueko Andre Mariaren kooperatiba 1947ko azaroaren 15ean, Alkoholen Kooperatiba 1942ko uztailaren 29an (gaur egun desagertua), eta 1964ko uztailaren 24an Nekazaritza kooperatiba.

Upategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982ko abuztuaren 14ean, Nafarroako gobernuak ardogintza eta enologia estazioa inauguratu zuen, EVENSA delakoa. Ondorengo urteetan izena aldatu eta EVENA deitzen da 1980ko hamarkada bukaeratik. Jabego erroldan, Erriberrik dituen lur amankomunen % 70 zenbatuta dauka. Erriberriko merindadean mahastiak landatzeko lur gehien erabiltzen dituen herria da, laborantza lurren % 22,5.

Erriberriko upategiak honakoak dira:

  • Bodegas Ochoa S.A.
  • Bodegas Pagos de Araiz S.A.
  • Bodegas Piedemonte Sociedad Cooperativa
  • Bodegas Vega del Castillo

Industria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erriberriko sektore industrialak mota desberdineko enpresek osatzen dute, elikadura, metalaren transformazioa, energia berriztagarrien makineria eraikuntza eta nekazaritzako makinentzako eraikuntza enpresak besteak beste. Herria, gune estrategikoan dago, Nafarroa erdian, eta AP-15 eta N-121 errepideen ondoan. Horrez gain, Tafallarekin batera, Erriberri Erribera eta Iruñerritik kanpo biztanle gehien biltzen dituen Nafarroako gunea da, eta horrek eraginda bi industrialde nagusi daude herriaren inguruan.

  • Beireko industrialdea
  • La Nava industrialdea

Beireko industrialdea, Erriberri hegoaldean dago, Beireko udalerrian, baina eskualdeko pertsona askok egiten dute lan bertan.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzuen sektorea ahula da nekazaritza eta industriarekin alderatuta. Batetik, herriko alde zaharreko betiko dendak daude, eta gune berrietan eraikitako auzoetako denda, banketxe eta bestelako negozioak. Horrez gain, XX. mendearen azken laurdenean, turismoaren garapenak, milaka bisitari erakarri ditu Erriberrira, herriko monumentu eta ondorea ikustera, eta turismoarekin zerikusia duten enpresa eta hotelak sortu dira.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean Erriberrik biztanle kopuru konstantea mantendu zuen. XXI. mendearen lehen hamarkadan, berriz, % 20 inguruko hazkundea izan zuen populazioak.

Erriberriko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 251 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 7,15 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999tik 2011ra Erriberriko alkatea PSN alderdiko Carmen Otxoa Canela izan zen. 2007an bozkatuena UPN (5 hautetsi) izan zen baina Otxoak bere alderdiko (4) eta NaBaiko (2) zinegotzien botoak lortu zituen. Baliogabeko botoak 25 izan ziren (emandako guztien % 1,15) eta 84 boto zuri izan ziren (botoen % 3,91). Abstentzioa % 25,63 izan zen.

Erriberriko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 970 5
PSN 759 4
Nafarroa Bai 335 2

2011ko udal hauteskundeetan aldaketa suertatu zen alkatetzan UPNko Francisco Javier Legaz Egeak eskuratu baitzuen. Alderdi zentralisten artean PSNk eta PPk ere ordezkaritza lortu zuten. 2007-2011 agintaldian NaBaiko zinegotziak izandako biak Bilduko eta NaBai 2011ko zerrendaburuak izan ziren; lehenak baino ez zuen lortu udalbatzako kide bihurtzea.

Erriberriko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 812 5
PSN 579 4
PP 261 1
Bildu 179 1
NaBai 2011 135 0

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erriberriko udaletxea Karlos III.a Noblearen plazan dago, eta 1949an eraiki zen udaletxe zaharra zegoen orube berean. Eraikina Victor Eusa arkitektoak diseinatu zuen. Udaletxea adreiluz egina dago, eta kanpoalderako hiru fatxada dauzka, laukizuzen itxurako oinarria eta hiru solairu. Beheko solairua arkupedun galeria batez osaturiko portiko batek osatzen du, eta azken solairuan arkutxodun galeria bat dago. Eraikinaren goialdean erlojua dago, etorri klasikoko egitura baten gainean.

  • HELBIDEA: Karlos III.a Noblearen plaza, 20

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995-1999 Jesús Garde Valencia
1999-2003 María del Carmen Otxoa Canela PSN
2003-2007 María del Carmen Otxoa Canela PSN
2007-2011 María del Carmen Otxoa Canela PSN
2011-2015 Francisco Javier Legaz Egea UPN

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka:

Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen eraginez, gaur egun Erriberri eremu mistoko udalerrietako bat da. 1986tik 2017 arte, eremu ez-euskaldunekoa izan zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldan, herritarren % 2,61k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Erriberri) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustekabeko jarrera aldaketak atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[5]

2009ko urtarriletik Erriberriko udalerriaren izen ofiziala Erriberri da euskaraz, eta Olite gaztelaniaz.[1]

2017ko ekainean, aurrera atera zen mozioa Nafarroako Parlamentuan eta eremu mistoan sartu da Erriberri azkenean, beste 43 udalerrirekin batera.[6]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreginaren iraganbidea.

Erriberriko jaiak irailaren 13tik irailaren 19ra ospatzen dira, Gurutze Santuaren omenez, nahiz eta herriko patroiak ekainaren 29an eta abenduaren 8an ospatzen diren. Urtero, abuztuko asteburu batean Erdi Aroko azoka antolatzen da. Merkatuan iraun bitartean herria, garai hartako ikurrekin atondu eta biztanleetako asko garai hartako arropekin janzten da. Horrez gain, antzinako ofizioen erakustaldiak egiten dira.

Bestelako jaien artean, maiatzaren 22tik hurbilen dagoen larunbatean, Santa Brigida baselizarako erromeria izaten da. Herriko koadrilek bertan bazkaltzen dute. Eta horrez gain, Kolerako Ama Birjina, abuztuaren 26an.

Erriberriko Antzerki Klasikoaren festibala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda garaian ospatzen da, uztailaren erdialdetik abuztuaren hasierara. Antzezpenak hiru tokitan egiten dira, batetik haize zabalean, errege jauregiaren ondoan, La Cava izeneko gunean. Antzokiak 650 pertsonarentzako tokia dauka. Horrez gain, San Pedro elizaren klaustroan emanaldi txikiak antolatzen dira, 120 pertsona gehienez sar baitaitezke. Errege jauregiaren barruan ere egiten dira.

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erriberri, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Maria elizaren portale gotikoa

San Pedro eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «San Pedro eliza (Erriberri)»

San Pedro eliza erromanikoa, handitze gotiko eta barrokoekin. Aipatzekoak dira kalostrapea (klaustroa) eta gei itxurako dorre gotikoa

Santa Maria Erreginaren eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza gotikoa (XV. m), portale ikusgarriarekin. Eraikuntza XIII. mende osoan zehar luzatu zen, eta ez zuten XIV. mendearen hasierara arte amaitu. Atzerapen horren ondorioz, berezko estilo gotikoari apaingarri zistertarrak eranstea eragin zuen (batez ere aurrealdean eta nabean). Berezko gotikoa fatxada eta koruan ikus daiteke ondoen.

Elizak nabe bakarra dauka, nabea baino estuagoa den pentagono itxurako aurrealdeaz koroatua.

Jauregi Zaharra edo Tibaltarrena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antso VII.a Nafarroakoa Indartsuaren babes gaztelua (XII-XIII mendeak) erromatar eraikuntza bat erabiliz eraikia, gerora Tibaltek hobetua. Egun, Paradore Nazionala kateko hotela da.

Nafarroako Erregeen Jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregia»

Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregia edo Erriberriko gaztelua XIII. eta XIV. mendeetan Erriberrin egindako gorteko eraikin militarra izan zen. Nafarroako Erresumako Gortearen egoitza izan zen Karlos Noblearen erreinalditik aurrera.

Bestelako eraikin erlijiosoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Frantziskoko komentua
  • Klarisen monasterioa
  • Santa Brigida baseliza

Erriberritar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
atari
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erriberri Aldatu lotura Wikidatan