Bolante

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gidagailu» orritik birbideratua)
1931ko Mercedes-Benz baten bolantea

Direkzio-bolantea (bolantea edo lema bezala ere ezaguna) ibilgailuetako norabide kontrol mota bat da.

Bolanteak mota guztietako ibilgailuetan erabiltzen dira, automobiletatik kamioi astunetaraino. Bolantea gidariak manipulatzen duen norabide sistemaren zatia da, eta sistemaren gainerakoek erantzuten dituzten ekintzak sortzen ditu. Hori zuzeneko kontaktu mekanikoaren bidez lortzen da, “racks” eta pinoia kasu, direkzioaren laguntzarekin edo laguntzarik gabe (EPS) edo, produkzioko auto moderno batzuetan bezala, ordenagailu bidez kontrolatutako motorren laguntzarekin (energia elektrikozko norabide zenez  ezagutzen da). 1968an Estatu Batuetako ibilgailuen erregulazio federala sartu zenean, FMVSS 114[1] (Federal Motor Vehicle Safety Standards), bolantearen errotazioa blokeatu behar zen, ibilgailu motordunen lapurreta eragozteko. Ibilgailu gehienetan, pizte-sistematik pizte-giltza kentzen denean lortzen da hori (pizte-blokeoa).

Ibilgailu berrietan, gehienetan, autoko audioaren aginteak bolantean sartzen dira. Bolantea ez da bakarrik lehorreko ibilgailuetan erabiltzen, ontzi txiki batzuek ere badaramate, txalupek adibidez, baina kasu honetan lema-aginte gisa balio du.

Denboraldi desberdinen bolanteak

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1899ko Panhard 6 Zaldi

Lehen autoak kanabera batekin gidatu ziren, baina 1894an Alfred Vacheronek Paris-Rouen lasterketan parte hartu zuen 4 zaldikoko Panhard bolantedun modelo batekin[2].

1898tik aurrera, Panhard et Levassor automobilak seriez bolantearekin hornitu ziren. Urte hartan, C. S. Rollsek bolante batez hornitutako Britainia Handiko lehen ibilgailua aurkeztu zuen, Frantziatik Panhard 6 zaldi bat inportatu zuenean[3]. Arthur Constantin Krebsek 1898an kanabera ordezkatu zuen Paris-Amsterdam lasterketarako diseinatu zuen Panhard kotxerako bolante inklinatu batekin, 1898ko uztailaren 7tik 13ra bitartean garatu zena. Hamarkada batean, bolanteak erabat ordezkatu zuen lema-kanabera automobiletan.

Disenuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaiarien ibilgaiuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Automobilentzako bolanteak, orokorrean, zirkularrak dira, eta direkzioan jartzen dira, bolantearen kanpoko eraztunari konektatutako ardatzaren bidez. Beste ibilgailu mota batzuek diseinu zirkularra, tximeleta forma edo beste eredu bat erabil dezakete. Autoek errepidearen ezkerraldean gidatu behar duten herrialdeetan, hala nola Irlandan, Australian eta Erresuma Batuan, bolantea normalean autoaren eskuinaldean egoten da. Bestalde, errepidearen ezkerraldetik gidatzen den herrialdeetan bolantea autoaren ezkerrean egoten da.

Direkzioan erabiltzeaz gain, bolantea bozina aktibatzen duen botoirako ohiko lekua da. Gainera, automobil moderno askok beste kontrol batzuk izan ditzakete, hala nola gurutzaldi-abiaduraren kontrola edo audioaren kontrol-sistema, gidariak bolantea eskuetan izateari utzi behar dion maila ahalik eta gehien murrizteko. 1968an, Estatu Batuetako araudietan (FMVSS, 204. araua), zuzenketak egin ziren istripua gertatuz gero bolantea atzerako desplazamendua egiteko. Arau hori betetzeko, norabide-zutabe kolapsagarriak behar izan ziren.

Direkzio lagunduak  gidariari ibilgailua gidatzeko erraztasuna eskaintzen du. Ia guztiak sistema hidrauliko batean oinarrituta daude, nahiz eta sistema elektrikoek gero eta gehiago ordezkatu teknologia hori. Direkzio lagunduren beste sistema mekanikoak asmatu dira (Studebaker, adibidez, 1952an), baina daukaten pisua eta konplexutasuna arazo handi bat izan dira, ematen dituzten onurak baino handiagoak izanez.

Turismoetan beste direkzio metodo batzuk sortu dira esperimentuen bitartez, baina bolantearen arrakastarik ez dute lortu.

Beste disenuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carteham F1 bateko bolantea

Errendimendu altuko kirol batzuetan bolantea autoaren erdialdean aurkitu dezakegu, McLaren F1ean adibidez, baita eserleku bakarreko lasterketa auto gehienetan ere.[4]

Pilotu edo gidari batek bere eskuak bolantean ordu luzez izan ditzakeenez, hauek ergonomian pentsatuz garatu ziren. Hala ere, kezkarik handiena gidariak direkzio-sistema modu eraginkorrean transmititu ahal izatea da, eta hori bereziki da garrantzitsua direkzio lagundurik gabeko ibilgailuetan. Bolante zirkularraren diseinu tipikoa altzairuzko edo magnesiozko uztai bat da, plastikozko edo gomazko kirten moldekatua duena haren gainean eta inguruan. Gidari batzuek binilozko edo ehunezko estaldurak erabiltzen dituzte itsaspena edo erosotasuna hobetzeko, edo apaingarri gisa soilik..

Banjo bolantea

Banjo bolantea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banjo bolante aukera bat zen hasierako auto askotan. Bolantearen erradio kopurua aldatzen joan da; hasierako bolanteek, lau erradio zituzten.

Banjo bolantea, direkzio lagundua baino zaharragoa da. Bolantearen erradioak, eskuen eta errepidearen danborraren arteko motelgailu moduan erabiltzen ziren. Gehienetan 3 edo 4 erradio erabiltzen ziren, eta erradio bakoitzean, 4 edo 5 kable.

Bolante doigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Tilt" bolantea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edward James Lobdellek garatua, 7 posizioko "Tilt Wheel" (bolante inklinatua), General Motorsen zenbait produktutan eskuragarri jarri zen 1963an.

Bolante teleskopikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

General Motorsen garatua, bolante teleskopikoa 3 hazbeteko (7.62 cm) tarte batean posizio kopuru infinitu batera egokitu daiteke. Bi bolante motak Cadillac autoen aukera esklusibo gisa aurkeztu ziren 1965ean.

Norabide-zutabe doigarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altueran erregulagarria den norabide-zutabe batek bolantea inklinazioan aldaketa txiki batekin doitzea ahalbidetzen du. Sistema horietako gehienek konpresio-sarrailekin edo motor elektrikoekin lan egiten dute, trinkete-mekanismoen ordez; gai izan daitezke buruz ikasitako posizio batera mugitzeko gidari jakin batek autoa erabiltzen duenean, edo gora eta aurrera mugitzeko gidariaren sarrera edo irteerarako.

Ford Thunderbird Bolante eraisgarria eskuinera

Bolante eraisgarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1961eko Ford Thunderbirden erabili zena, eta 1960ko hamarkadan zehar beste produktu batzuetan eskuragarri zegoena, bolante eraisgarriak bolantea bederatzi hazbete (22.86 cm) eskuinera mugitzea ahalbidetu zuen, autoa aparkatzeko moduan zegoenean, gidariaren irteera eta sarrera errazagoa izan zedin.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolantea eskuaren eta eskumuturraren mugimendu estrategikoekin erabili behar da biraketa-mugimenduetan. Arreta jarri behar da gorputz-adarren segurtasuna bermatzeko.

Gogoratu arau honi jarraitu behar diozula: "Besoen  posizioa egokia oso garrantzitsua da gidatzeko". Oro har, eskumuturrek ez dute tolestuta egon behar, baina zuzen egon behar dira, tendoiek, nerbioek eta odol-hodiek gehiegizko esfortzua egin ez dezaten.

Ibilgailua geldirik dagoen bitartean bolantea biratzeari "norabide lehorra" esaten zaio. Oro har, saihestea gomendatzen da, direkzio-mekanismoari presioa egiten baitio eta pneumatikoak gehiegi higatzen baititu.

Botoiak eta kontrolak bolantean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolantearen kontrol botoiak

Bolantean botoi eta kontrol desberdinak egon daitezke. Audio-kontrolak edo haizetako-garbigailuen kontrolak, adibidez, bolantean egoten dira[5][6]. Oro har, klaxonaren edo bozinaren eragingailua bolantearen erdian edo erradioetan kokatzen da, baina ibilgailu batzuek norabide-argien palankaren muturrean daukate. Ibilgailu modernoek airbag edo segurtasun-poltsa puzgarri bat dute bolantearen erdian, iistripuetarako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Anexo:Estándares Federales de Seguridad de Vehículos Motorizados. 2020-08-30 (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
  2. «Reinvent The Wheel | infoChachkie» web.archive.org 2010-12-04 (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
  3. «Image of c s rolls sitting in the first car in britain fitted with wheel steering, 1898. by Science & Society Picture Library» www.scienceandsociety.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
  4. (Gaztelaniaz) «Gibbs Aquada: un rato por la tierra, otro rato por el mar» article (Noiz kontsultatua: 2021-12-05).
  5. (Ingelesez) Crutchfield's. «Axxess RFASWC Universal Steering Wheel Controls Package» Crutchfield (Noiz kontsultatua: 2021-12-05).
  6. (Ingelesez) «DIY for Steering Wheel Removal and Steering Wheel Audio Control Unit Install» MY350Z.COM - Nissan 350Z and 370Z Forum Discussion (Noiz kontsultatua: 2021-12-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]