Gilka Machado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gilka Machado
Gilka Machado (1917).jpg
Bizitza
Jaiotza Rio de Janeiro, 1893
Herrialdea  Brasil
Heriotza Rio de Janeiro, 1980 (86/87 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Rodolfo de Melo Machado (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta poeta

Gilka da Costa de Melo Machado, Gilka Machado izenaz ezaguna ( Rio de Janeiro, 1893ko martxoaren 12a - Rio de Janeiro, 1980ko abenduaren 11) poeta brasildarra izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gilka Machadok artista odola zuen zainetan. Bere ama, Thereza Christina Moniz da Costa, antzerki eta irrati-antzerkiko aktorea zen, eta bere familian poeta eta musikari ospetsu ugari zeuden. Haurtzarotik Gilkak bertsoak idatzi zituen, eta 13 urterekin a Imprensa egunkariko lehiaketa bat irabazi zuen, non lehen 3 sariak irabazi zituen, bere izenarekin eta izenordeekin sinatutako olerkiekin. Baina 1915 arte, 22 urte zituela, ez zuen bere lehen liburua argitaratu, Cristais partidos. Horren ondoren beste batzuk ere argitaratu ziren, Estados del alma, Mulher Nua, Meu Glorioso Pecado besteak beste.[2]

1910ean Rodolfo de Melo Machado poeta brasildarrarekin ezkondu zen eta 1923an bi seme-alabarekin alargun geratu zen.[1]

1930eko hamarkadaren hasieran bere ospea handitu egin zen eta gaztelaniara itzuli ziren bere olerkiak. O Malho aldizkariak sustatutako lehiaketa bat irabazi zuen eta Brasilgo poetarik handiena bezala izendatu zuten.[2]

Bere obra estilo sinbolistan kokatzen da, XX. mendearen hasieran bere erotismo nabarmenagatik eskandalua eragin zuena. Bere poesia intimitate sentikor baten bizipenetan oinarritzen da, bere sentsazioak, emozioak eta desio erotikoak esplizituki adierazten dituena. Hau dela eta, publikoaren erreakzio bikoitza eragin zuen, miresmena zenbaiten aldetik eta gaitzespen zorrotza kontserbadoreen aldetik.[2]

Dena den, bere poesiak indarra hartu zuen eta gaur egun ere mantentzen da, emakumearen alienazio egoeraren erresistentziaren historian mugarri bezala. Horrela, Brasilgo poesia femeninoan plazer erotikoa irudikatzeko eskubideen aldeko borrokaren aitzindari izan zen.[2]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cristais Partidos (1915)[3]
  • A Revelação dos Perfumes (1916)
  • Estados de Alma (1917)[4]
  • Poesias, 1915/1917 (1918)
  • Mulher Nua (1922)[5]
  • O Grande Amor (1928)
  • Meu Glorioso Pecado (1928)[6]
  • Carne e Alma (1931)
  • Sonetos y Poemas de Gilka Machado (1932)[7]
  • Sublimação (1938)
  • Meu Rosto (1947)
  • Velha Poesia (1968)
  • Poesias Completas (1978)[8]

Sariak eta Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "La mayor poetisa de Brasil" (1933- Revista O Malho - Rio de Janeiro).
  • "Premio Machado de Assis" (1979 - Academia Brasileira de Letras).
  • 1979an, Asamblea Legislativa del Estado de Río de Janeirok Brasilgo emakumeari omenaldi bat egin zion Gilka Machadoren pertsonan.
  • 1993an, Brasilgo Postetxeak zigilu bat igorri zuen bere irudiarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Unknown. (2012-01-29). «POETAS SIGLO XXI - ANTOLOGIA MUNDIAL + 20.000 POETAS: Editor: Fernando Sabido Sánchez #Poesía : 5708.- GILKA MACHADO» POETAS SIGLO XXI - ANTOLOGIA MUNDIAL + 20.000 POETAS Noiz kontsultatua: 2021-01-18.
  2. a b c d «GILKA MACHADO | Brasiliana USP» web.archive.org 2011-09-21 Noiz kontsultatua: 2021-01-18.
  3. «Crystaes Partidos» www.goodreads.com Noiz kontsultatua: 2021-01-18.
  4. «Estados da Alma» www.goodreads.com Noiz kontsultatua: 2021-01-18.
  5. «Mulher Nua» www.goodreads.com Noiz kontsultatua: 2021-01-18.
  6. «Meu Glorioso Pecado» www.goodreads.com Noiz kontsultatua: 2021-01-18.
  7. (Gaztelaniaz) Machado, Gilka. (1932). Sonetos y poemas. Editorial López Noiz kontsultatua: 2021-01-18.
  8. «Gilka Machado» www.goodreads.com Noiz kontsultatua: 2021-01-18.