Gion Matsuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Yoiyama - The Gion Festival - July 14, 2008.jpg
Crafts and food2.jpg

Gion Matsuri (祇園祭?) Kyotoko jaialdi xintoista handiena da eta Japoniako hiru handienen artean dago. Urtero uztailean ospatzen da eta hilabete osoa irauten du.

Jaialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekintza nagusia uztailaren 17an egiten den Yamaboko Junkō (山鉾巡行) desfilea da eta Gion barrutian izaten da, hortik izena, eta hau da jaialdi guiztiko ekintzarik ikusgarrienjaialdiaren izena. Janari txoznak jartzen dituzte yakitori (oilaskoa barbakoan) eta taiyaki, takoyaki eta okonomiyaki gozoki tradizional japoniarrak izaten dituzte. Neskek yukata tradizionalak janzten dituzte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

869an izurri handia izan zen Kyoton. Gozu Tennō (牛頭天王) jainkoaren zigorra zela sinetsita, Seiwa enperadoreak Yasaka santutegian errezuak antolatu zituen. Japonia zaharreko 66 alabarda ezarri ziren santutegian, probintzia bakoitzeko bana, eta mikoshi-ak (aldean eramateko aldareak) atera ziren.

Ordutik aurrera, katastrofe bat izaten zen bakoitzean ekintza hauek errepikatzen ziren eta 970tik aurrera urtero egitea erabaki zen. 1533an Ashikaga shogunerriak agerraldi erlijiosoak debekatu zituen baina jendeak protesta egin eta purifikazio erritualak mantendu zituen eta gaur egungo jaialdiaren itxura hartu zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gion Matsuri Aldatu lotura Wikidatan