Edukira joan

Giovanni Battista Tommasi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giovanni Battista Tommasi

Maltako Ordenaren Maisu Handi

1805 - 1805
Nikolay Saltykov (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaCortona1731ko urriaren 6a
HeriotzaCatania1805eko ekainaren 13a (73 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta filosofoa

Giovanni Battista Tommasi (Cortona, 1731ko urriaren 6a - Catania, 1805eko ekainaren 13a) Maltako Ordenako 73. Printze eta Maisu Nagusia 1803tik 1805era.

Gazte sartu zen Maltako Ordenan, eta urteak zeramatzala Maltara bidali zuten Emmanuel Pinto Maisu Nagusiaren ohorezko morroi izateko. Bere zerbitzua amaitzean marinel izan zen "itsasoko karabanetan". Ordenako itsas armadako komandante buru izatea lortu zuen, eta beste kargu garrantzitsu batzuk hartu zituen.

Napoleonek Malta uhartea konkistatu ondoren, zaldunak Europan zehar sakabanatu ziren. Pio VII.a Aita Santuak 1803an Tommassi Maisu Nagusia izendatu zuen. Hautatua izan ondoren, uhartetik joateko eskatu zien britainiarrei, baina ez zuen lortu. Orduan Catanian ezarri zuen bizilekua.