Gisela Vaquero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gisela Vaquero
Bizitza
Jaiotza1984 (39/40 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaGironako Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa
Jarduerak
Jarduerakbideo-joko diseinatzailea

Gisela Vaquero (Besalú, Girona, 1984) bideo-joko diseinatzaile eta garatzailea da, Jellyworld Interactiven sortzailea eta zuzendari nagusia.

Bideo-kontsola

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideojokoetan aritzea gustatzen zitzaion arren, berak zinemako gidoilari izan nahi zuen. Gironako Goi-mailako Diseinuko Arte Eskolan matrikulatu zen. Gidoia ikasten ari zela, pisukide bat bideo-kontsola batekin ikusi, eta joko berriek argumentu-hari bat zutela ohartu zenez, bideojokoen gidoilari izatea erabaki zuen.[1]

2005ean Publizitate eta Harreman Publikoetan graduatu zen Gironako Unibertsitatean. Ondoren, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean, eta 2008an lortu zuen gradua.

Bideojokoen Gidoian ere trebatu zen, eta 2011n Bideojokoen Diseinu eta Programazioan masterra egin zuen, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan. 30 ikasle zituen taldeko emakume bakarra zen. Garai hartan, konturatu zen ez zegoela bideojokoen erakunderik, baina Interneten nabigatuz, Estatu Batuetan edo Londresen emakumeen presentzia sustatzeko zeuden ekimenak ikusi zituen, eta geroago, 2017an ideia horiek euren fruitua eman zuten, Women in Games elkartea sortzean.[2]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo jolasen programazio Ceibal Olinpiada, 2015.Programazio gela

2011n hasi zen bideo-jokoak diseinatzen.[3] Gero Bartzelonan, Codiwansen egon zen, indie joko bat egiten, hainbat talderekin elkarlanean. 2014 eta 2016 bitartean, Iruñeko Davalor Salud-en aritu zen lanean, eta lead designer lana egin zuen. Taldeak kudeatzen zituen, batez ere produkzio arloan. Ondoren, Ipar Irlandara joan zen. Han sortu zituen bere proiektuak, eta halaxe sortu zen JellyWorld Interactive, eta bertako CEO da.[4][5] Espainiako Women in Games elkarteko lehendakaria ere bada. 2017an sortu zen elkarte hori, espainiar garatzaile talde batekin batera.[6][7][8][9] Trainpunk Run (2018) eta Woman’s Quiz (2019) jokoak merkaturatu zituen. 2019tik, Kataluniako Unibertsitate Irekiko Bideojokoen Diseinua eta Garapena masterrean irakasle laguntzaile lan egiten du.[10]


Garapen eremuan emakumearen presentzia urria kultura eta gizarte arazo baten ondorio da, sektoreak egoera orokorra islatzen baitu. "Gure kulturagatik, emakumeei teknologiak, autoak bezala, ez direla beraientzat, esaten zaie ", salatu du Women in Games Españako lehendakariak.[9]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Europako Women in Games sarietarako izendatua.[11]
  • Digital Jove 2021 "Digitala. Emakumea. Plurala".[12]
  • Aspasia saria,2018an.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]