Edukira joan

Gitega

Gitega
Gitega
hiria
Administrazioa
Herrialdea Burundi
ProbintziaGitega probintzia
Izen ofizialaGitega
Jatorrizko izenaGitega
Geografia
Koordenatuak3°25′42″S 29°55′30″E / 3.4283°S 29.925°E / -3.4283; 29.925
Mapa
Azalera22 km²
Altitudea1504
Demografia
Biztanleria135.467 (2020)
Dentsitatea6.158 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1912

Gitega, lehen Kitega deitua, Burundiko hiriburua da [1]. 2019ko urtarrilaren 16an izendatu zuten Parlamentuan eta aurrez hiriburua zen Bujumbura ordezkatu zuen [2]. Gitega herrialdeko erdialdean dago. Izen bereko probintziako hiriburua ere bada.

22.989 biztanle ditu (2012)[3].

2007ko martxoan, Pierre Nkurunziza presidenteak Burundik Gitegan hiriburua ezartzeko planak zituela esan zuen, bere balio historikoagatik, Burundiko erresuma zaharreko erdigune gisa [4], eta Bujumbura baino kokapen hobea duelako.[5]

1912an, alemaniarrek Ruanda-Urundiko hiriburua herrialdearen erdigunean eratu zuten [6], Musinzirako muinoaren gainean, klima epelagokoa, garaiera handiagoan egonda. Lehen Mundu Gerra eta gero, 1916an, belgikarrek herrialdearen kontrola hartu eta hiriburua Gitegan mantendu zuten.

1962an, independentziarekin eta eztabaida handirik gabe, hiriburua Usumburan ezarri zen, populatuena, eta gerora Bujumbura deitua.

1976-1987 urteetan, Jean-Baptiste Bagaza presidentearen garaian, mugimendu bat egon zen, Burundiko hiriburua Gitegan ezartzeko, berriz.

2007ko martxoan, Pierre Nkurunziza presidenteak iragarri zuen Burundik herrialdeko hiriburua Gitegara itzultzeko asmoa zuela, eta hori 2019ko urtarrilaren 16an bete zen. Burundiko Parlamentuko bozketa batek aldaketa ofiziala egin zuen 2019ko urtarrilaren 16an, eta hasi zen gobernuaren adar guztiak hiru urtetan Gitega hiriburu berrira lekualdatzeko prozesua.

Hiriko apunteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gitegako Unibertsitate Politeknikoa (UPG), 2014an eratua, da hiriko hezkuntza-erakunde gorena [7].

Bertan dago Burundiko Museo Nazionala ere [8], eta hurbil Gishorako Danbor Santutegia [9].

1972ko hutuen kontrako sarraskien garaian Gitegako gune militarra izan zen biktimak erail aurreko bilgune nagusietako bat [10].

2021eko abenduaren 7an, sute bat izan zen Gitegako gainpopulatutako espetxean, eta gutxienez 38 pertsona hil ziren eta 69 zauritu baino gehiago [11].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Berria Estilo Liburua» www.berria.eus (kontsulta data: 2026-06-16).
  2. ↑ (Ingelesez) «Gitega | Burundi Capital, Population, Map, & History | Britannica» Encyclopedia Britannica (kontsulta data: 2026-06-16).
  3. ↑ World Gazetteer. .
  4. ↑ (Frantsesez) mondial, UNESCO Centre du patrimoine. «Résidence Royale de Gishora» UNESCO Centre du patrimoine mondial (kontsulta data: 2026-06-16).
  5. ↑ «Gitega Soon to Become the Capital of Burundi» AllAfrica.com 2007-3-27.
  6. ↑ (Frantsesez) «IMAF - Institut des mondes africains - Gitega capitale du Burundi. Une ville du Far West en Afrique orientale allemande (1912-1916)» imaf.cnrs.fr (kontsulta data: 2026-06-16).
  7. ↑ (Ingelesez) UPG. (kontsulta data: 2026-06-16).
  8. ↑ (Ingelesez) «National Museum of Gitega» MoMAA | Affordable Art Gallery & Lifestyle (kontsulta data: 2026-06-16).
  9. ↑ (Ingelesez) Welcome to Gishora Drum Sanctuary -Burundi Royal Drums. 2025-07-28 (kontsulta data: 2026-06-16).
  10. ↑ (Gaztelaniaz) «El fantasma de la masacre de 1972 todavía espanta a Burundi» naiz: 2022-04-28 (kontsulta data: 2026-06-16).
  11. ↑ (Ingelesez) Burundi prison fire kills at least 38 in Gitega. 2021-12-07 (kontsulta data: 2026-06-16).


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia
Burundi
Artikulu hau Burundiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.