Giza Eskubideen Defendatzaileak aldi batez Babesteko Programa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aldi Baterako Babes Programak nazioarteko laguntza- eta elkartasun-tresnak dira. Horien bidez laguntzen da, batetik, pertsonen bizitza eta osotasun fisikoa babesten eta, bestetik, jatorrian giza eskubideak defendatzeko prozesuei eusten, harrera-herrialdeko erakunde, mugimendu eta instituzioekin antolatuz.[1]

Eusko Jaurlaritzak, 2011tik, Defendatzaileak Babesteko Euskal Programa du martxan, eta, harrezkero, 5 herrialdetako 16 pertsonak heldu diote programari (9 emakumek eta 7 gizonek). Ekimena erreferentzia gisa hartu da beste autonomia-erkidego batzuetan antzeko ekimenak garatzeko, eta balorazio garrantzitsua izan du “Protect Defenders” Europako plataforman.[1]

Programaren garapena eta kudeaketa CEAR-Euskadiren kargura da; erakunde horrek ibilbide luzea du giza eskubideen defentsan eta sustapenean eta nazioarteko babesa behar duten errefuxiatuen, lekuz aldatutako pertsonen, aberrigabeen eta migratzaileen edo bazterketa-arriskuan daudenen garapen integralean.[1]

Programak babestutako defendatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Paola Andrea Ararat Nazarit, Kolonbiako ACONC (Asociación de Consejos Comunitarios del Norte del Cauca, Kolonbia).[2]
  • Néstor Hernández, (Honduras Diversa, Honduras).[2]
  • OIA (Organización Indígena de Antioquía, Kolonbia) elkarteko kidea.[2]

2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Danelly Estupiñán Valencia (Komunitate Beltzen Prozesuko kidea, Buenaventura, Kolonbia).[3]
  • Nohemí Esther Pérez Borjas (COFADEH Hondurasko Desagertutako Atxilotuen Senideen Batzordea, Honduras).[3]

2017[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lolita Chávez Ixcaquic (Consejo de Pueblos K’iche eta Consejo de Pueblos de Occidente (CPO), Guatemala).[4]
  • Richar Nelson Sierra (Organización Indígena de Antioquia, Kolonbia).[4]
  • Leila Leili (Asociación Saharaui de Graves Violaciones de Derechos Humanos cometidas por el Estado marroquí (ASVDH), Mendebaldeko Sahara).[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Irekia. «Irekia - Eusko Jaurlaritza giza eskubideen segimendua egiteko ordezkaritza baten buru Kolonbian» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
  2. a b c Irekia. «Irekia - Giza Eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko euskal programak aurten Giza Eskubideen Kolonbiako bi defendatzaile eta Hondurasko bat babesten ditu» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
  3. a b Irekia. «Irekia - Hondurasko eta Kolonbiako giza eskubideen bi defendatzaile hartu ditu aurten Aldi Baterako Babeserako Euskal Programak» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
  4. a b c (Gaztelaniaz) Makazaga, Iñaki. (2018-01-26). «“No nací para ser asesinada”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).