Gizonezko-antzutasuna gizonek ugaltzeko duten ezintasuna da. Antzutasunaren eragileak asko dira, organo sexualetako arazoak edo gameto akastunak esaterako.
Gero eta gizon gehiagok sufritzen dute gaur egun antzutasuna. Jendearentzat honek arrazoi ezberdinak izan ditzake. Hauetako arazo bat arropa estuegia eramatearena da, organoak arropa estuz estalita badaude tenperatura handiak egon daitezke eta hori dela eta espermatozoideak hil daitezke.
Badago jendea, baita ere, pentsatzen duena kutsadurak zerikusia daukala arazo honetan.
Lehenengo mailako antzutasuna: Bikoteak inoiz ez du modu naturalean haurdunaldirik lortu.
Bigarren mailako antzutasuna: Lehenengo haurdunaldia eta gero bikoteak ez du lortzen bigarren bat izatea. Lehenengo haurdunalditik 12 hilabete pasa behar dira bigarren mailako antzutasuna dela esateko.