Gla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gotorlekuaren ipar-mendebaldeko zatia, jauregitik ikusia

Gla (grezieraz Γλα edo Γλας) zibilizazio mizenastarraren gotorleku bat zen, Grezia iparraldean, Beozian zegoena. Kopaide lakutik irtetzen den kareharrizko platea batean eraiki zen, Orkomenotik 20 kilometro ekialdera, Kastron herritik 2 kilometro hegoekialdera, eta Tebas Termopilekin lotzen zuen ibilbide nagusitik 2 kilometro ekialdera.

Gotorlekua, harresi handiz inguratua dago, eta, dirudienez, guarnizio militar bat izan zuen. Barne espazio gehiena hutsik dago, eta, beraz, arkeologoek, erasoren bat gertatuz gero, Kopaide laku inguruko nekazarientzako babesleku gisa balio izan zuela uste dute. Gla gotorlekuaren kontrolpean zegoen lurra, uste denez, mizenastar munduko "ogi hornitzailea" zen. Gotorlekua inguratzen duen lakua, antzinatean lehortua izan zen, landalur oso emankorra bihurtuz. Gotorlekuaren mendebaldeko muturrerantz altxatutako zatian, iparraldeko hormaren luzeran zehar, L formako egitura bat dago, jauregi baten antzerakoa, megara erako bi gela dituena, bana albo bakoitzean. Egitura honen hegoaldean, bi eraikin estu zeuden, paraleloan kokatuak, barrakak izan zitezkeenak. Eraikin hauetako batean, gela bat zegoen, alea zuena, erraustua geratu zen alea tokia sute batek K. a. 1200ean suntsitu zuenean. Ebidentzia honek, eraikina, ale biltegi bezala eta gotorlekua eta bere inguruko lurraldearen banaketa gune bezala erabiltzen zela suposarazten du.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • S. E. Iakovidis: Gla and the kopais in the 13th Century BC, Atenas 2001
  • Nic Fields: Mycenaean Citadels c. 1350-1200 BC, Oxford 2004

Koordenatuak: 38° 29′ 00″ N, 23° 10′ 56″ E / 38.48333°N,23.18222°E / 38.48333; 23.18222

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gla Aldatu lotura Wikidatan