Barraka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barraka
jokoa eta standa

Barraka, kaseta edo jolas-parkeko etxolak azoka eta jolas-parkeetan egoten diren etxolak dita, zorizko edo trebetasunezko jokoak eskaini ohi dituztenak.[1]

Barrakako jokoan parte hartzeko ordaindu behar da, eta joko gehienek sari txiki bat eskaintzen diote irabazleari, zer edo zer hartzea hain zaila ere ez delarik. Sariak jostailuak izaten dira sarri. Joko jarraitua sustatzen da, sari txiki batzuk sari handiago batengatik truka baitaitezke.

Jokalari anitzeko jokoek sariaren tamaina alda dezakete jokalari-kopuruarekin. Joko zailago batean, sari handi bat eman dakioke edozein irabazleri.

Zorizko jokoetan tipikoa tonbola izaten da. Jokalari anitzekoa izan daiteke gamelu-lasterketa, adibidez, non jokalari bakoitzak gamelu mekaniko bat dauka, aurrera egingo duena bola batzuk zulo jakin batzuetan aurrera egin ahala. Dardo edo karabinarekin tiro egin eta zerbaiti emateko jokoak izan daiteke banakako joko baten adibidea.


Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «OEH - Bilaketa - Barraka» Orotariko Euskal Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]