Gladiolus illyricus
Itxura
Gladiolus illyricus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asparagales |
Familia | Iridaceae |
Generoa | Gladiolus |
Espeziea | Gladiolus illyricus |
Ezpata-loreak (Gladiolus illyricus) Mayo, oilarbuztan edo Gladiolo bezalako izenak ere hartzen ditu.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belar iraunkorra eta erraboilduna da eta sable itxurako hosto txandakatuak ditu, sei petalodun lore arrosak ditu eta fruitua kapsulan dauka hazi hegodunarekin.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iberiar penintsulako hego-ekialdekoa da jatorriz, eta Mediterraneoaren iparraldeko herrialdeetakoak ere bai; besteak beste, Frantzia, Italia, Grezia, Turkia, Mazedonia, Errumania...
Belardietan eta harkaitzetan bizi da.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatarren garaian, gladiolo lorea borrokan garaile ziren gladiadoreei ematen zitzaien; horregatik, lorea garaipenaren sinbolotzat hartzen da.
Loraldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]URT | OTS | MAR | API | MAI | EKA | UZT | ABU | IRA | IRR | AZA | ABE |
X | X | X | X |
Sendabelar erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dute erabilera sendagarririk, apaintzeko baino ez dute balio.