Glaziar ildo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mont Rainier Parke Nazionalaren glaziar ildoak

Glaziar ildoak harkaitz baten gainean glaziar batek igarotzean egindako marra paralelo eta luzangak dira. Zehazki, glaziar baten zati basaleko izotzetan harrapatutako harriek gainazal harritsuaren kontra egiten duten urraduraren ondorio dira glaziar ildoak. Glaziazioak pairatu dituzten sektore batzuetan (Fennoskandia, Alpeak eta Andeetako zenbait sektoretan) ildoak ohikoak badira ere, glaziarrek ez dituzte beti arroka ildaskatuak atzean uzten. Glaziar ildoek antzinako glaziarren aurrerapenaren nondik norakoa adierazten dute, nahiz eta egoera zaildu daitekeen zein norabidetan aurreratu ziren ikusteko zailtasunagatik (ildoen orientazioa norabidea baino askoz errazagoa baita irakurtzea) edo bi egoteagatik, edo ildoen norabide gehiago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]