Fennoskandia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fennoskandia
Scandinavia M2002074 lrg.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Galdhøpiggen
Eponimoa Finlandia
Eskandinaviar penintsula
Geografia
Koordenatuak 63° N, 17° E / 63°N,17°E / 63; 17Koordenatuak: 63° N, 17° E / 63°N,17°E / 63; 17
Herrialdea Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusia

Fennoskandia[1] Eskandinaviar penintsulak, Kola penintsulak, Kareliak eta Finlandiak osatutako penintsula da, geografian. Beraz, lau estaturen lurrak barne hartzen ditu: Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusia. Latinezko Fennia («Finlandia») eta Scandia («eskandinaviar») hitzetatik sortutako izena da. Fennoskandiako geografiaren bereizgarri dira aintzira eta fiordo ugariak eta Norvegiako itsasoarekiko paraleloan doan higatutako mendikate bat. Errusian, Itsaso Zuria-Baltikoa kanalak banatzen ditu Fennoskandia eta gainerako errusiar lurraldea.

Geologian, Fennoskandiar ezkutua (Ezkutu Baltikoa izenaz ezagunagoa) ere izendatzen du; ezkutu horretan sartuta daude, Fennoskandiako penintsulaz gain, Baltikoa, Errusiaren ipar-mendebaldeko beste zati bat eta Danimarkaren iparraldea ere. Fennoskandiar ezkutuak 3.100 milioitik gora urte ditu.

Kulturaren arloan, Fennoskandiak, historikoki, sami, finlandiar, suediar eta norvegiar herri eta kulturen arteko harreman estua adierazten du. Hala ere, ez ditu barne hartzen penintsula horretatik kanpoko eskandinaviar kulturako lurraldeak (Danimarka, Islandia, Faroeak eta —neurri batean, inuit kulturarekin batera— Groenlandia).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fennoskandia Aldatu lotura Wikidatan